Protokoloak familia-enpresetan duen garrantzia
Familia-enpresa protololoa edukitzeak etorkizuneko egoerei modu egokian aurre egiten laguntzen duten arauak ezartzea ahalbidetzen du.
Cámarabilbao
Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sarea nabarmentzen bada, familia-enpresa asko daudelako da. Enpresaburuen bigarren edo hirugarren belaunaldiek kudeatutako enpresak, gurasoek eta/edo aitona-amonek ahalegin handia eginez abian jarritako negozioak bizirik mantentzen dituztenak.
Hala ere, mota horretako enpresetan, sarritan belaunaldiak bata bestearen atzetik dabiltzanean, ‘Bizikidetzako’ arazo jakin batzuk ager daitezke, negozioaren jabe diren pertsonek edo familiek izan ditzaketen interes edo itxaropenek sortutakoak.
Ez da harritzekoa senideren bat negozioan sartzeko interesetik eratorritako egoerak aurkitzea, edo enpresa martxan mantendu nahi dutenen eta enpresaren salmentaren alde egiten dutenen artean irizpide desberdinak egotetik eratorritakoak.
Neurri egokiak hartzen ez badira, irizpideei, harremanei eta familia-arazoei dagokienez dauden alde horiek, ezinbestean, enpresaren martxan eragina izango dute.
Hori gerta ez dadin, eta horrela enpresa familia jabearen barruko harreman aldakorretatik babesteko, garrantzitsua da familia jabeari eragin diezaioketen alderdiak arautuko dituen protokolo edo konpromiso bat izatea. Dokumentu honetan askotariko alderdiak jasotzen dira, hala nola:
- Enpresan sartzeko behar diren baldintzak
- Senide langileen ordainsaria
- Negozioa erosteko eskaintzak bideratzeko modua
- Enpresaren ondasun higiezinen kudeaketa
- Zer egin bazkide bat hiltzen bada
Protokolo hau familia-jabeen interesetatik abiatuta egin behar da, eta aukera ematen du funtzionamendu-arau batzuk ezartzeko, etorkizunean gerta daitezkeen egoera horiei edo beste batzuei modu egokian aurre egiteko. Horietako asko saihestezinak dira, hala nola enpresaburuek enpresaren buruan erretiroa hartzea.
Familia- edo sozietate-protokoloak egiten adituak diren aholkulariak ditu Cámarabilbaok, eta esperientzia handia dute mota horretako negoziazio-prozesuetan familia jabe baten edo batzuen esparruan.