2022 Global Training Bekarako deialdia ireki da
Goi mailako-ikasketak amaitu berri dituzten gazteek 2022ko uztailaren 18a baino lehen eska dezakete atzerrian praktikak egiteko Global Training beka.
Cámarabilbao
Zabalik dago Global Training 2022 bekak eskatzeko epea. Atzerrian praktikak egiteko programa bat da, eta Euskadiko gazteak prestatzen eta gaitzen laguntzea du helburu. Euskal gazteei zuzenduta, atzerrian profesionalki prestatzeko aukera ematen die, beren espezialitate akademikoari egokitutako enpresetan edo erakundeetan praktika ordainduak eginez. Nazioarteko mugikortasuna sustatzen dugu, beren prestakuntza osatzeko, eta lehen 6 hilabeteetan prestakuntza eta tutoretzako programa batekin, etorkizun oparoa ematen laguntzen diegu (ikusi sartzeko baldintzak).
Enpresei dagokienez, goi mailako-ikasketak amaituta dituzten, hizkuntzak dituzten eta Espainiako eta Europako merkatua ezagutzen duten gazteak sartzeko aukera ematen die programa honek, gehienez ere 12 hilabetez.
Global Training Beka-programak 30 urtetik beherako gazteak sartu nahi ditu 12 hilabetez, goi mailako prestakuntza eta hizkuntzak menderatzen dituztenak, atzerriko enpresa edo erakunde batean praktika-aldian. Kanpoan lan egiten duten enpresentzat, beren ingurunean bereizgarriak izango diren praktiketako langile kualifikatuak sartzeko aukera ematen du.
Global Training Beken helburuak dira:
- Gazteen nazioartekotzea sustatzea, jarduera profesional bati zuzenean lotutako nazioarteko praktikak eginez.
- Ekonomia- eta gizarte-kohesioa sustatzea, eragile desberdinen arteko lankidetzaren bidez, eta elkarrekiko onura sortzea, bai gaztearentzat, bai enpresa hartzailearentzat.
- Nazioarteko ikaskuntza praktikoaren zeregina indartzea, herritartasunerako, ezagutzarako, kulturen arteko elkarrizketarako eta beste herri eta kultura batzuekiko irekitasunerako balio-sortzaile gisa.
Hautagaiek zenbait baldintza bete beharko dituzte:
- goi mailako-gradua amaituta izatea.
- 2022ko urtarrilaren 1ean 30 urte beteta ez izatea.
- Praktikak egingo diren enpresak edo erakundeak eskatzen duen profilera egokitzea.
- Administrazio-egoitza Euskadin izatea, eskabideak aurkezteko epea ireki aurreko 12 hilabetetik gorako antzinatasunarekin, edo ondoz ondoko 5 urtekoa aurreko azken 10 urteetan.
- B2 ingeles-maila ziurtatua. 4 urtetik beherako antzinatasuna duen egiaztagiririk izan ezean, maila-proba egin beharko da.
Bekadunek 1.530 €-ko diru-kopuru gordina jasoko dute hilean, 6 hilabetez. Gizarte Segurantzako kotizazioari dagokion zenbatekoa bekadunak ordainduko du. Gaixotasunen, erantzukizun zibilaren, istripuen eta bidaietako laguntzaren arriskuak estaltzeko aseguru-polizaren kostua Euskoganberek hartuko du bere gain.
Global Training bekak Basque Trade & Investment (Euskadiko Nazioartekotze Agentzia), SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ekimena da.
Bekak eskatzeko epea uztailaren 18ra arte egongo da zabalik. Global Training 2022 beken baldintza, eskakizun, egutegi eta informazio guztiak hemen kontsulta ditzakezu.
Zeren zain zaude Global Training beka bat eskuratzeko? Eska ezazu orain zure beka eta egin itzazu praktikak atzerrian!