Home/Merkataritza eta turismoa/Merkataritza/Laguntza eta diru-laguntzak/Trantsizio ekologikoa edo digitala hasi duten saltoki txikietako enplegua eusteko laguntzak

ENPLEGUARI EUSTEA TRANTSIZIO EKOLOGIKOA EDO DIGITALA HASI DUTEN SALTOKI TXIKIETAN ETA LANGILE AUTONOMOETAN

Laguntza programak 5.000 euroko diru-laguntza emango die trantsizio ekologiko eta digitalean gutxienez 600 euroko inbertsioak egin dituzten mikroenpresei.

ENPLEGUARI EUSTEA TRANTSIZIO EKOLOGIKOA EDO DIGITALA HASI DUTEN SALTOKI TXIKIETAN ETA LANGILE AUTONOMOETAN

NORENTZAT

Saltoki txikiak eta langile autonomoak, trantsizio ekologiko eta digitalerako inbertsioak egin eta ordaindu badituzte.

Bete beharreko ezaugarriak:

  • Jarduera garatzea eta, gutxienez, lantoki bat izatea Euskal Autonomia Erkidegoan.
  • 10 soldatapeko langile edo bazkide langile edo lan-bazkide baino gutxiago izatea.
  • Gehienez ere bi milioi euroko lan-bolumena.

Diruz lagundu daitezkeen bi ildoetako edozeintan egindako inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa 600 eurokoa izango da (BEZik gabe), eta 2021eko urtarrilaren 1etik dirulaguntzaren eskabidea aurkezten den egunera bitartean egina eta ordaindua izan beharko du.

Trantsizio ekologikorako inbertsioen kasuan, inbertsioa honako hauetan egin behar izango da: energia aurrezteko eta energia-eraginkortasuneko neurriak ezartzeko obrak eta instalazioak, energia ez-kutsagarrien eta berriztagarrien instalazioak, jarduerarako ekipamendu energetikoki eraginkorra, klimatizazio-ekipo eraginkorrak, ingurumen-ziurtagiriak, enpresa-jarduerari edo jarduera profesionalari zuzenean eta esklusiboki lotutako garrio-elementu elektriko edo hibrido entxufagarriak, ekonomia zirkularreko aukerak eta biodibertsitatea lehengoratzeko proiektuen ezarpena.

Trantsizio digitalerako inbertsioen kasuan, inbertsioa honako hauetan egin behar izango da: ekipo informatiak, aplikazio informatiak eta softwarea, hari gabeko konektibitatearen inbertsioak, enpresaren digitalizazioan aurrera egiteko aukera teknologikoen ezarpena edo merkaturatze-sistemak abian jartzeko edo hobetzeko sorkuntza, garapen eta ezarpena.

Laguntza emateko ebazpena jakinaratzen denetik sei hilabete igaro ondoren, onardun izan diren saltoki txikiek enpleguari eusten diotela egiaztatu beharko dute.

INFORMAZIO GEHIAGO

Kontsultatu araudia hemen klik eginez.
Kontaktua: 944 14 75 79

ESKAERA EGITEKO EPEA

Hasiera: 2022/02/14

Amaiera: 2023/05/31

Non: EAEko Egoitza elektronikoa

Laguntzak sarrera ordenean kudeatuko dira.

LAGUNTZAREN ZENBATEKOA

Itzuli behar gabeko 5.000 euroko dirulaguntzak mikroenpresa edo banakako enpresaburu autonomo bakoitzeko.

Behin bakarrik jaso daiteke dirulagunta, eta programaren bi inbertsio-lerroetako batean.

HELBURUAK

Trantsizio ekologikoa eta digitala hasten ari diren saltoki txikietako enpleguari eta jarduera ekonomikoari eustea, modernizazioa, digitalizazioa, deskarbonizazioa eta erresilientzia gaitasuna erraztuz, Europar Batasunak (Nextgeneration EU) finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan.