PROFEX DIGITAL, NAZIOARTEKOTZEKO MARKETIN DIGITALEKO ADITUEN PROGRAMA
Profex Digital programaren helburua da euskal enpresek nazioartekotzea sustatzea, kanpoko merkatuetan bezeroak erakartzeko tresna digitalez baliatuta..
Programari etekina ateratzea gustatuko litzaizuke? Hemen click eginez informazio gehiago ikus dezakezu edo gurekin harremanetan jarri formularioaren bidez.
PROFEX DIGITAL, NAZIOARTEKOTZEKO MARKETIN DIGITALEKO ADITUEN PROGRAMA
Programaren helburua enpresa nazioartekotzen laguntzea da, marketin digitalean dituen helburuak eta estrategia zehazten lagunduz eta kanpoko merkatuetan bezeroak erakartzeko tresna digitalen bidez aurreikusitako ekintzak ezarriz.
Nori zuzentzen zaio
Profex Digital programa marketin digitaleko teknikak praktikan jartzeko barne-gaitasunik ez duten edo beren gaitasunak indartzea eskatzen duten eta nazioarteko merkatuetan bezero potentzialak erakarri nahi dituzten euskal ETEei zuzenduta dago.
Operatiba
Marketin digitalean aditua den pertsona baten eskura jartzea, honako hauek egiteko:
- Marketin digitaleko helburuak eta estrategia zehazten laguntzen dio enpresari, eta aurreikusitako ekintzak martxan jartzen ditu, ezagutza helaraziz, enpresak kanal digitala hobeto maneia dezan.
- Beste 3 enpresarekin partekatzen da 9 hilabetez.
Laguntzen dute