Bilboko Portuko Agintaritzak, Bilboko Merkataritza Ganberarekin lankidetzan, Portu Jasangarriei buruzko Biltzar bat antolatu du. Bilbon egingo da, azaroaren 8an eta 9an. Ekitaldia Euskalduna Jauregian izango da, azaroaren 8an, eta Getxoko gurutzaontzien terminalean, 9an. Helburua da sektorean jasangarritasunaren arloan garatzen diren estrategiak eta jarduerak identifikatzea eta horien berri ematea. Ekimen honekin, Bilboko Portuko Agintaritza sektorean jasangarritasunaren arloko jardunbide egokiak sustatzeko erreferentzia bihurtu da estatu mailan.
PROGRAMA
AZAROAK 8, ASTEARTEA – EUSKALDUNA JAUREGIA (0B ARETOA)
8:30 – Parte-hartzaileei harrera egitea eta akreditazioak jasotzea
9:00 – Ongi etorria egitea kongresura
Ricardo Barkala Zumelzu, Bilboko Portuko Agintaritzako presidentea
9:10 – “Itsas ekonomia eta logistika. Finkatze-joerak”
Jan Hoffmann, Merkataritza eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Konferentzia
9:40 – Mahai-ingurua. Gobernantza Jasangarriko mundu mailako joerak: gobernantzakidetza
Tommaso Spanevello, Haropa portua
Sofie Coppens, Vokako merkataritza-ganbera, Anberes
José Ignacio Parra Santiago, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa
Moderatzailea: Alberto Camarero Orive, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa
10:40 – Coffee break
11:00 – Mahai-ingurua. Enpresa osasungarria portu-ingurunean, mugarri garrantzitsua: zer gomendatzen duten administrazioek eta enpresek
Lourdes Iscar Reina, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea (OSALAN)
Jerónimo Maqueda Blasco, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Espainiako Erakundeko Osasuna Sustatzeko eta Laneko Epidemiologiako Saileko zuzendaria
Félix Peinado Castillo, Lanaren Nazioarteko Erakundea (LNE)
Garbiñe Urrutikoetxea Zabala, Museo Guggenheim Bilbao Fundazioa
Joseba Calvo Larrondo, Bilboko Portuko Agintaritza
Moderatzailea: Alberto Ojanguren Bergaz, Bilboko Portuko Agintaritza
12:00 – Irekiera instituzionala
12:30 – “Ekonomia urdina, enpresak jasangarriagoak izateko oinarria”
Gunter Pauli, ekonomialaria, enpresaria eta pedagogoa
13:40 – Bazkaria
15:00 – “Erresilientzia klimatikoa, trantsizio energetikotik harago”
Iñigo Losada Rodríguez, IHCantabria-Ingurumen Hidraulikako Institutua, Kantabriako Unibertsitatea (UNICAN)
15:30 – Mahai-ingurua. Erresilientzia klimatikoa, hainbat agentek azalduta
Heidi Neilson, Osloko portua
Antonis Michail, Portu eta Terminalen Nazioarteko Elkartea (IAPH)
Aitor Arzuaga Munsuri, Alba Emission Free Energy- Alba Emission Freee Energy- Petronorren filiala trantsizio energetikoa eta deskarbonizazioa sustatzeko
Miguel Vieira de Castro, Sinesko portua
Rocío López Picón, Nabigazio Kongresuen Nazioarteko Elkartea (PIANC)
Moderatzailea: Iñigo Losada Rodríguez, IHCantabria-Ingurumen Hidraulikako Institutua, Kantabriako Unibertsitatea (UNICAN)
Aukerako jarduerak
17:15 – Bilboko Portuaren atzoko eta gaurko bisita
21:00 – Gala afaria, Nerua Guggenheim Bilbao
AZAROAK 9, ASTEAZKENA – OLATUA GURUTZAONTZIEN TERMINALA
9:00 – Mahai-ingurua. Klima-aldaketaren erronka: portuen eta hirien artean erantzunak partekatzen
Roberto San Salvador del Valle, Deustuko Unibertsitatea
Steven Clapperton, Londresko portua
Michiel Nijdam, Rotterdameko portua
Carlos Castillo Galán, Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Kudeaketarako Sozietate Publikoa (IHOBE)
Moderatzailea: José Manuel Pagés Sánchez, Portu-hirien munduko sarea (AIVP)
10:00 – Konferentzia. “Turning Blue: portu-hirietako lurraldeak planifikatzeko ikuspegi jasangarrirantz”
Carola Hein, Delfteko Unibertsitate Teknologikoko Arkitekturaren eta Hirigintzaren Historiako Katedrako irakaslea eta presidentea
11:00 – Coffee break
11:30 – Mahai-ingurua. Etorkizuneko erronkak
Charles Landry, “Etorkizuneko erronkak jasangarritasunean Bilboko Porturako”
Dinamizan: Sylvia Boer eta Marjolein Boer, Maritime Sisters
13:00 – Itxiera instituzionala
13:15 – Bilbo Portu Jasangarria bat egiteko gutuna