2024ko azaroaren 12tik 14ra Jönköping hirian, ELMIA Subcontractor Azokaren edizio berria egingo da, industria azpikontrataziora bideratuta. ELMIA Subcontractor Suediako sektorearen erakusleiho nagusia da eta Europako azpikontratazio industrialaren ekitaldirik aurreratuenetako bat.
Euskal Ganberak, Basque Trade & investmentek lagunduta, edizioan izango dira euskal industria azpikontratazioari buruzko informazio stand batean.
Azokan parte hartu nahi duten euskal enpresei honako aukera hauek emango dizkiegu:
- Zuzenean aurkeztu nahi badira, azoka kudeatzeko laguntza logistikoa emango diegu.
- Azokara joateko asmoa badute, stand hori beren bisitaren “gune nagusi” gisa erabiltzeko aukera emango diegu, eta azokan zehar bilerak egiteko erabili ahal izango dute.
- Aukera izango dute bere katalogoak stand horretan izango dugun katalogoen erakusgarrian aurkezteko, kuota txiki bat ordainduta.
Ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko informazio gehiago jaso nahi baduzu ELMIA Subcontractor azokari buruz.
Informazio gehiago
Izen-ematea zabalik 2024ko urriaren 28ra arte katalogoen erakusketarako.