Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak emakume enpresaburuei zuzendutako ANDREkintzailea programa antolatu du, emakumeek zuzendutako enpresak sendotzen laguntzeko.
ANDREkintzailea 2023ko urritik 2024ko ekainera bitartean garatuko da, eta lidergoari, estrategia digitalari, ekonomia finantza eta merkataritzako kudeaketari eta sormenari buruzko esperientzien inguruan lan egingo da. Gainera, networkingerako espazioak izango ditu eta coaching eta mentoringeko saioak egingo dira. Saio gehienak bi ordutakoan izaten dira.
Programa Bilbao Metropoli-30 elkarteak koordinatzen du, eta haren garapenean AED – Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkarteak eta EmakimeEkin elkarteak parte hartzen dute. Bizkaiko Foru Aldundiak osorik finantzatzen du programa, eta, beraz, ez dago inolako kosturik parte hartzaileentzat.
Urriaren 6an programa aurkezteko jardunaldia egingo da 10: 00etan.