Retail Digital Sarien laugarren edizioan Bizkaiko saltokiak, ostalaritza eta zerbitzuak saritu ditu Bilboko Ganberak
Retail, mundu digital eta erakusleiho-apainketako profesionalek osatzen duten epaimahaiak zazpi kategoriatan aurkeztu diren 408 hautagaitzak baloratu ditu
Cámarabilbao
Euskalduna Jauregiak hartu du Retail Digital Sariak banatzeko ekitaldia, Bizkaiko merkataritzak, ostalaritzak eta zerbitzuek berrikuntzaren eta digitalizazioaren bidean egiten duen lana aitortzeko Bilboko Merkataritza Ganberaren ekimena.
Retail, mundu digital eta erakusleiho-apainketako profesionalek osatzen duten epaimahaiak zazpi kategoriatan aurkeztu diren 408 hautagaitzak baloratu ditu, eta 21 establezimendu finalista hautatu ditu. Horietatik, laugarren edizio honetako proposamen irabazleak izendatu ditu:
- Merkataritza-gune berritzaileenaren kategorian, Bilboko Libros, arte y antigüedades izan da saritutako saltokia. La Tallerteka eta Koala Baby izan dira finalistak.
- Establezimendu energetikoki jasangarriena onenaren saria eman diote Barakaldoko Basq sneakers ekimenari. Kategoria honetako finalistak Bodega Berroja eta La pimienta dorada izan dira.
- Sare sozialen hobekien erabiltzen duen kategorian saria irabazi du Bilboko Errekondo kalean dagoen Beitia Cobo Botika Ortopedia izan da. Amatxi Tortillas y Libros, arte y antigüedades izan dira finalistak.
- Merkataritza elektronikoko webgune onenaren kategorian, Etxebarriko Bodegas Murillo Viteri izan da saritutako negozioa, Amatxi Tortillas eta La Manducateca proposamenak izan direla finalistak.
- Webgune korporatibo onenaren kategorian, Bilboko La pimienta dorada ontziratu gabeko elikagaien denda izan da hautagaitza irabazlea. Triana by C eta Ruiz de Ocenda izan dira kategoria honetako finalistak.
- Portugaleteko Sukalde Catering izan da Retail osatuenaren kategoriako sariduna. La Manducateca eta Ramón Ezkerra izan dira proposamen finalistak.
- Epaimahaiak Erakusleihorik Onena kategorian saritutako hautagaitza Gernikako Khaleko denda eta zaharberritze-lantegikoa izan da. Eszena bat aurkeztu du, non ikusten baita Olentzerok eta Mari Domingik armairu batean zintzilikatu dutela “laneko arropa” eta hiria atzean utzi dutela elurraren artean mendira itzultzeko. Beste bi finalistak Bilboko Efecto 3 Diseño e Interiorismo eta Erandioko Mercería Mariluz izan dira.
Era berean, Bilboko Madariaga Pérez Botikari Bizkaiko Erakusleiho Onenaren Publikoaren Saria eman zaio, lehiaketaren web orriaren bidez boto gehien lortu dituena. Bilboko Studio Fotográfico NKN-en eta Sestaoko Con Eco-ren proposamenek osatu dute podiuma. Era berean, El Corte Ingléseko bost opari-txartel, bakoitzak 100 euroko balioarekin, banatu dira, herri-bozketan parte hartu zutenen artean zozkatua.
Retail Digital Sariak banatzeko ekitaldiaren buru José Ignacio Zudaire Bilboko Merkataritza Ganberako presidentea izan da, eta ekitaldian izan dira, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuordea, Jesús María García de Cos; Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde Lehiakortasuneko eta Kanpo Sustapenerako zuzendari nagusia, Xabier Cristina Múgica eta Bilboko Udaleko Ekonomia Garapeneko zinegotzia, Xabier Ochandiano.
Bertan izan dira, halaber, Juanma Bilbao Kutxabankeko Bizkaiko Sareko zuzendaria; Eduardo Lobato Iberdrolako Iparraldeko merkataritza-ordezkaria; Iñigo Gutiérrez Cafés Baquéko Marketin & Retail eta Kafe-eskolaren zuzendaria; Carmelo Lezana Euskadiko El Corte Ingléseko Komunikazio eta Harreman Instituzionaletako zuzendaria; Amaia Ruiz El Correoko Bizkaiko merkataritza-zuzendaria; Ugaitz Iturbe Bizkaiko Txakolinako batzordekidea; eta José Antonio Yela Bilboko Merkataritza Ganberako Merkataritza, Ostalaritza eta Irudi Pertsonaleko Batzordeko presidentea.
408 hautagaitza
Retail Digital Sarien laugarren edizio honetan, 408 hautagaitza aurkeztu dira kategoria hauetan: Bizkaiko erakusleihorik onena (185); Retail osatuena (25); Espazio komertzial berritzaileena (26); Merkataritza elektronikoko web onena (38); Web korporatibo onena (47); Establezimendu energetikoki jasangarriena (21) eta Sare sozialen erabilera onena (66). Horrekin, beste behin ere, Bizkaiko saltokiek, ostalaritzak eta zerbitzuek hobetzeko, berritzeko eta bezeroari zerbitzua emateko duten konpromisoa argi agertzen da.
Retail Digital Sariak Bilboko Merkataritza Ganberak antolatzen ditu, Bizkaiko saltokiak Lurraldeko merkataritza-kultura aldatzeko egiten ari diren lana aitortzeko, digitalizaziorantz, energia eraginkortasunerantz eta berrikuntzarantz aurrera eginez, bezeroei ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzen jarraitzeko eta merkatu global gero eta lehiakorrago batean haien erakargarritasuna mantentzeko.
Sari hauen babesle dira Kutxabank, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen Saila, Bilboko Udala, Iberdrola, El Corte Inglés, Cafés Baqué eta El Correo, eta Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzailearen laguntza ere badute.