Home/Enpresak/Nazioartekotzea/Misio komertzialak/Saudi Arabia: negozio-aukerak euskal enpresentzat
Loading Ekitaldiak
ekitaldia hau dagoeneko gertatu da.

Saudi Arabia: negozio-aukerak euskal enpresentzat

Jardunaldi hau ingelesez egingo da.

“Saudi Arabia: negozio-aukerak euskal enpresentzat” jardunaldiaren helburua euskal enpresei Saudi Arabiako ekonomiaren errealitatera eta herrialdeak eskaintzen dituen negozio-aukeretara hurbiltzea da.

Saudi Arabiako dibertsifikazio ekonomikoa ezinbesteko helburua da, eta Vision 2030ean islatzen da, NEOM, QIDDIYA, RED SEA GLOBAL, ROSHN eta DIRIYAH proiektuetan jasotako asmo handiko neurri ekonomiko eta sozialetan. Bost giga-proiektu horiek petroliokoak ez diren sektoreak sustatzera bideratuta daude, hala nola energiaren sektorea, uraren kudeaketa, mugikortasuna eta Smart cities, besteak beste.

Solasaldiaren ondoren, enpresek aukera izango dute hizlariekin bilera labur bat egiteko (inprimakia bete ondoren).

Bilboko Merkataritza Ganberak, Basque Trade and Investment eta Eusko Ganberak erakundeekin batera, 2024ko irailerako aurreikusita dagoen Saudi Arabiarako Misio Komertzialaren esparruan antolatzen dugu jarduera hau.

Nori zuzentzen da

Eskualdean presentzia izateko interesa duten euskal enpresetako merkataritza eta/edo esportazio arduradunei.

Programa

Jardunaldia ingelesez egingo da.

9:15. Parte-hartzaileen erregistroa

9:30-12:00.

  • Ongietorria eta aurkezpena.
    • Mikel Arieta-Araunabeña, Bilboko Merkataritza Ganberako idazkari nagusia
    • Ainhoa Ondarzabal, Basque Trade & Investmenteko zuzendari nagusia
  • Herrialdearen aurkezpena eta inbertsio-aukerak.
    • Yaarub Aldaghither, Saudi Investment Promotion Authority-ko kidea (MISA).
  • Saudi Arabiara esportatu. Oztopoak eta eskakizunak.
    • Abdullah Almasoud, Saudi General Authority of Foreign Trade (GAFT).
  • Herrialdeak eskaintzen dituen aukerak eta proiektuen aurkezpena.
    • Energia berriztagarria, sektoreko espezialista MISAn
    • Ura eta hondakinen kudeaketa, sektoreko espezialista MISAn
    • Hiri garapena eta smart cities, sektorean aditua MISAn
    • Gega eta Mega proiektuak, MISAko kidea.
  • Euskal enpresen esperientzia Saudi Arabiako merkatuan.
    • LOINTEK: Asier Fernández, International Sales Manager
    • IDOM: Tomás González, Nazioarteko presidenteordea
    • HACH, Irati Aguirrezabala, Strategic Global Projects Manager
  • Mahai-ingurua / Galde-eskeak.

12:00. Coffe Break

12:30-13:30.

  • B2B elkarrizketak: Jardunaldiko hizlariak interesa duten enpresekin topaketa labur bat egiteko prest egongo dira (izena emateko inprimakian adierazi).

Go to Top