EUSKO GANBERAK
Lankidetza publiko-pribatuan
ezinbestekoa den aliantza baten indarra.
ZER DA EUSKO GANBERAK?
Euskal Autonomia Erkidegoan hiru merkataritza-ganbera daude, bana lurralde historiko bakoitzean, eta guztien artean osatzen dute Eusko Ganberak izeneko aliantza. Aliantzaren helburuek gizarte- eta ekonomia-garrantzia dutenez, Legeak ezartzen du enpresa guztiak automatikoki atxikitzen direla ganberen erroldan.
Enpresa-erakunde esanguratsuenak dira. Izan ere, lurralde historiko bakoitzeko enpresa guztiak ganberen parte dira eta ganberetako gobernu-organoak demokratikoki hautatzen dituzte. Horrekin lotuta, Eusko Ganberakek enpresen interes orokorrak ordezkatzen ditu eta, hala dagokionean, baita interes orokor horiekin lerrokatzen diren sektore-interesak edo interes partikularrak ere.
Eusko Ganberakek administrazio publikoaren eta enpresen arteko bitartekari gisa jarduteko ahala du. Horrenbestez, enpresa-sare osoa ordezkatzen du, eta ez enpresen edo saltokien talde espezifiko bat. Gainera, administrazio publikoekin hitzarmenak ezartzeko legezko ahala du.
Lankidetza publiko-pribatua lehiakortasunerako ezinbestekoa den testuinguruan, Eusko Ganberak lankidetza hori kudeatzeko beharrezko tresna da.
ZE JARDUERA EGITEN DITU?
- Nazioartekotzea: Merkataritza Ganberen Nazioarteko Sarearen laguntzarekin, euskal enpresak nazioartekotzeko askotariko programak eta zerbitzuak eskaintzen ditu.
- Logistika sustatzea.
- Prestakuntza eta garapena.
- Merkataritzari arreta ematea. Sektorearen lehiakortasuna hobetzen laguntzea. Horretarako, topaketak, tailerrak, lehiakortasun-diagnosiak, merkataritzaren nazioartekotze-programak, digitalizazioa eta abar lantzen dira.
- Ekintzailetza eta enpresa-eskualdaketak (merkataritza- eta turismo-sektorea).
- Enpleguari arreta.
- Industria-azpikontratazioak.
- Digitalizazioa.
- Jasangarritasuna.
- Aireportu-dinamikari laguntzea.
- Merkataritzarako, industriarako, zerbitzuetarako eta nabigaziorako interesekoak diren gaien inguruko jardunaldiak eta topaketak antolatzea.
- Arbitraje- eta bitartekaritza-zerbitzuak (Ganbera bakoitzean arbitraje-gorteak daude).
- Esportaziorako agiri-kudeaketa (jatorri-ziurtagiriak izapidetzea, ATA koadernoak, salmenta libreko ziurtagiriak, etab.).
- Tokiko ekonomiari buruzko azterlanak egitea.
- Nazioarteko sareetan parte hartzea.
EUSKO GANBERAK ORDEZKATZEA
Eusko Ganberakek ordezkaritza du askotariko foro eta erakundeetan. Horietako batzuk taula honetan jaso dira:
ERAKUNDEA | NAGUSI DUEN ERAKUNDEA |
---|---|
Euskoiker fundazioa | Bazkide sortzaileak, EHUrekin eta hiru foru-aldundiekin batera. |
Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia | Eusko Jaurlaritzak sustatutako elkartea, non enpresek, erakunde zientifiko-teknikoek, enpresa-erakundeek eta administrazio publikoek hartzen baitute parte. Ohorezko presidentetza lehendakariaren esku egongo da. |
SPRI – Enpresa Garapenaren Euskal Agentzia | Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saila, Eusko Jaurlaritza. |
Kontsumobide, Kontsumoko Euskal Institutua | Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila, Eusko Jaurlaritza. |
Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordea | Lehendakaritza, Eusko Jaurlaritza. |
EAEko Aireportuak Koordinatzeko Batzordea | Garraioko Idazkaritza Nagusia, Espainiako Gobernua. |
ENEK – Enpresak Nazioartekotzeko Euskal Kontseilua | Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saila, Eusko Jaurlaritza. |
2021-2027 FEDER EAEko Programaren Jarraipen Batzordea | Kohesio Politikaren eta Europako Funtsen Zuzendaritza, Ekonomia eta Ogasun Saila, Eusko Jaurlaritza. |
Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Euskal Kontseilua | Segurtasun Saila, Eusko Jaurlaritza. |
Euskadiko Turismo Mahaia | Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila,Eusko Jaurlaritza. |
Euskal Estatistika Kontseilua | Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila, Eusko Jaurlaritza. |
Industria Segurtasunerako Euskal Kontseilua | Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saila, Eusko Jaurlaritza. |
Merkataritzako Aholku Batzordea | Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila, Eusko Jaurlaritza. |
Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaiak | Justizia eta Giza Eskubideen Saila, Eusko Jaurlaritza. |
