Familia Enpresa, funtsean, Enpresa da, eta, horregatik, bere jarduera garatu eta merkatua baldintza lehiakorretan artatu behar du, bizirauteko eta bere helburuak lortzeko. Hala ere, bere izaera familiarrek ezaugarri berezi batzuk ematen dizkio, eta horiek beste enpresa motetatik bereizten dute. Ezaugarri horietako batzuk eragin nabarmena dute, bai positiboki bai negatiboki, enpresaren lehiakortasun mailan eta bere balioan. Enpresaren balorazioa une oro garrantzitsua da, honako alderdiak neurtzeko: kudeaketa egokia den ala ez, jabetza-egituran aldaketak (oinordekotza barne) egiteko aukera, duen zor maila erreala ezagutzeko eta zor berrietara iristeko, besteak beste. Hitzaldi honetan, gaur egungo merkatu finantzarioan gehien erabiltzen diren balorazio-metodoak ezagutu nahi dira, baita horietan erabiltzen diren magnitudeak ere, arreta berezia jarriz familia-enpresak bere inbertsioari eskatu beharreko errentagarritasunaren kalkuluan.

Nola balora dezaket nire enpresa? Abantailak eta desabantailak
