GATAZKA KONPONKETA
Enpresa-gatazkak konpontzen laguntzen dizugu
BITARTEKARITZA, ARBITRAJEA ETA PERITAJEA
CÁMARABILBAOk, enpresen berariazko arazoak ezagutzen dituen aditu eta profesional gisa, liskarren bitartekotzan edo arbitrajean lagun dezake, desberdintasunetan erabakiz eta gatazkak kudeatzen eta konpontzen lagunduz.
CÁMARABILBAOk bitartekaritza, arbitraje eta peritatze zerbitzuak eskaintzen dizkie liskarrean dauden aldeei, bide judizialik ireki gabe behin betiko konponbidea emateko.
KOSTUAK ETA EBAZPEN-DENBORAK MURRIZTEN DITU
Asko dira gatazkak konpontzeko tresna gisa bitartekaritzara jotzearen abantailak, aipagarrienen artean:
- Konponbide azkarra da, behin prozesua hasita, egun batzuetan edo gehienez bi hilabeteko epean ebazten da.
- Gastuak eztabaida judizialak, auziak edo arbitrajeak baino txikiagoak dira.
- Erabateko konfidentzialtasuna.
- Negoziatzaileei etorkizunean harremanak mantentzeko edo sendotzeko aukera ematen die.