IRUDI PERTSONALAREN SEKTORERAKO LANBIDE ARAUA
Irudi Pertsonalaren Sektorerako Lanbide Araua
Irudi Pertsonalaren Sektorerako Lanbide Araua aitzindaria da Estatuan. 2010ean jarri zuten martxan Bizkaiko Irudi Pertsonaleko Artisau Enpresen Elkarteak (BIPE) eta Bizkaiko Irudi Pertsonalaren Enpresak (IPB), Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Merkataritza Ganberaren laguntzarekin.
Ile-apainketako eta/edo estetikako enpresaren kudeaketa profesionalizatzea bilatzen du, enpresak berrikuntzara bideratzea eta bezeroei zerbitzuaren kalitatearen bermea ematea.
Lanbide araua
HELBURUAK
- Ile-apainketa edota Estetikako enpresen kudeaketa profesionalizatzea, giza baliabideak garatzen lagunduz.
- Enpresak etengabeko berrikuntzarantz bideratzea.
- Bezeroei zerbitzu-kalitatearen bermea ematea.
ZERGATIK?
- Sektoreko profesionala bere lanbidean hobea izaten laguntzen duelako.
- Kontsumo-ohitura berriei eta beroriek behar duten zerbitzuari egokitzea ahalbidetzen duelako.
- Irudi pertsonalak duen gero eta garrantzi handiagori erantzuten diolako.
ZERTARAKO?
- Eskaintzen dituen prestazioek erabiltzaileak espero duenari eta dituen beharrizanei erantzun diezaieten. Bezeroak leial bilakarazi eta bezerogaiak erakartzeko.
- Erreferentzia izateko, zerbitzua ematerakoan eskaintzen diren kalitatean eta trebetasunean.
- Eskaintzen diren zerbitzuak gauzatzeko behar den gutxienezko tresneria edukitzeko, establezimendu motaren arabera.
- Araudia betetzen dela bermatzeko.
- Ile-apainketa edota Estetikako establezimenduen irudia hobetzeko.
- Jarduera-sektore honi balioa emateko.
- Ingurumen-praktikak garatzeko: energia aurreztea sustatu eta sortzen diren hondakinak murriztu.
CÁMARARETAIL NEWSLETTERRA
Zure establezimenduari buruzko azken berriak, gaurkotasuna, laguntzak eta prestakuntza.