MERKATARITZA BERRIKUNTZA
Zure negozioaren aldaketetara egokitzea errazten dugu
MERKATARITZARAKO ETA TURISMORAKO BERRIKUNTZA KOMERTZIALA
CÁMARABILBAOn badakigu berrikuntza komertzialak garrantzi handia duela sektore horietan enpresen biziraupena errazteko eta negozio-bolumenaren hazkundea ahalbidetzeko.
Zure negozioaren egungo berrikuntza-maila edozein dela ere, hainbat zerbitzu eta programa ditugu lagungarri.
MERKATARITZA-BERRIKUNTZAKO ZERBITZUAK ETA PROGRAMAK
Merkataritza Berrikuntzaren Diagnostikoaren helburu nagusia zure merkataritzaren lehiakortasuna hobetzen laguntzea da, banakako diagnostikoen bidez. Programa honek gomendio estrategiko, berritzaile eta digitalak ematen ditu zure establezimenduaren kudeaketa berritu eta optimizatzeko. % 100eko diru-laguntza jaso du.
Txikizkako merkataritzarako eus-COMMERCE programaren bidez, Eraldaketa Digitala garatzeko irtenbide berriak ezartzen laguntzen dizugu. Zure negozioaren digitalizazio-maila edozein dela ere, etekin handia atera diezaiokezu.
Era berean, CÁMARABILBAOn, Eusko Jaurlaritzarekin eta gainerako Eusko Ganberekin lankidetzan, nazioarteko prospekzio-misioak antolatzen ditugu, merkataritza-banaketaren sektoreko joerak eta negozio-ereduak bertatik bertara ezagutzeko.