EMAKUMEEI LAGUNTZEKO PROGRAMA
CÁMARABILBAOren helburua emakumeak autoenpleguarekiko eta enpresa-jarduerarekiko sentsibilizatzea da, eta haiek gidatutako enpresak sortzeko eta finkatzeko tresna eraginkorra izatea.
EMAKUMEEI ENPRESA-LAGUNTZA EMATEKO PROGRAMA (PAEM)
Emakumeei zuzendutako programa bat da, eta kezka ekintzailea duten emakumeen ekimenei laguntzeko diseinatuta dago, beren proiektuaren edozein fasetan, bai enpresa-ideiaren hasieran, bai hura abian jartzeko eta sendotzeko.
Europako Gizarte Funtsaren eta Berdintasun Ministerioaren finantza-laguntza du.
ZER EMATEN DU?
1. Informazioa eta prestakuntza:
- Autoenplegurako aukerei buruz
- Lan-arloko legeria
- Administrazio-izapideak
- Enpresa-sareak
- Argitalpen espezializatuak
- Helbide interesgarriak
- Jardunaldi-tailerra: web analitika, zure negozioaren erabakiak hartzeko gakoa
- ‘Enpresa Plana: arrakasta lortzeko bermea’
2. Enpresa-aholkularitza eta orientazioa
- Autoenpleguari eta enpresa-kudeaketari buruzko aholkularitza
- Bideragarritasun-planak
- Barneko eta kanpoko merkataritza
- Merkatu-azterketa: barnekoa eta kanpokoa
- Aholkularitza juridikoa, fiskala eta finantzarioa
- Enplegu-sorgune berriak
- Enpresa-kudeaketari aplikatutako teknologia berriak
- Finantza-tresnak