MERKATARITZA-ESTABLEZIMENDUAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZEN PROGRAMA – MEC 2024
Eusko Jaurlaritzak laguntza hori eskatzeko epea ireki du. Laguntza horren helburua Euskadiko merkataritza-establezimenduen eta zenbait zerbitzuren modernizazioa bultzatzea da, berrikuntzaren, kudeaketa-tresnen hobekuntzaren, azpiegituren eta merkataritza-ekipamenduaren bidez, kalitate- eta lehiakortasun-maila handiagoa lortzeko bide gisa.
MERKATARITZA-ESTABLEZIMENDUAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZEN PROGRAMA – MEC 2024
Epea zabalik 2024ko apirilaren 24tik irailaren 30era.
Eskabidea telematikoki aurkeztu behar da.
Laguntzak sarrera-ordenaren arabera eman eta ebatziko dira, espedientea osatuta dagoen unearen arabera.
ONURADUNAK
Pertsona autonomoak, sozietate zibilak, ondasun-erkidegoak eta ETEak, fakturazio-bolumenari dagokionez jarduera nagusia Euskal Autonomia Erkidegoan dutenak, saltokiak edo zerbitzu jakin batzuk izan, eta baldintza hauek betetzen dituztenak:
- Egoitza soziala, fiskala eta merkataritza-establezimendua EAEn.
- Onartutako IAEren batean aritzea eta alta emanda egotea (2023ko deialdiko zerrenda)
- Eskabidea egin baino urtebete lehenago, gutxienez, merkataritza- edo zerbitzu-jarduera bera egitea. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (gutxienez urtebete) benetan alta emanda egotea zenbatzeko, berdin izango da pertsona eta erakunde eskatzaileek merkataritza- edo zerbitzu-jardueran alta emanda daramaten denbora, edo diru-laguntzaren xede den establezimenduan alta emanda daramaten denbora.
DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN INBERTSIOAK
1. lerroa. Saltokiaren azpiegitura eta ekipamendua berritzea (berrikuntzak, obrak, altzariak erostea…)
2. lerroa. Teknologia berriak eta berrikuntza txertatzea (ekipo informatikoak, saltokiko terminalak, balantzak, kutxa erregistratzaileak…)
2023ko urriaren 1etik 2024ko irailaren 30era arte egindako inbertsioak bakarrik onartuko dira.
SALTOKI BAKOITZEKO ONARTUTAKO INBERTSIOAREN GUTXIENEKO ZENBATEKOA
- 3.000 euro + BEZa 1. lerroan jasotako inbertsioetarako.
- 1.000 euro + BEZa, 2. lerroan jasotako inbertsioetarako.
LAGUNTZEN ZENBATEKOA
- Onartutako inbertsioaren % 40
- Gehienez 10.000 euroko laguntza establezimendu eta urte bakoitzeko
Diru-laguntzaren ehunekoa % 52ra arte handitu ahal izango da, honako hauek egiaztatzen badira:
- Merkabide, Retail Euskal Eskola edo Eus-commerce-n parte hartzea 2023an. puntu 1
- 8. oinarria, 1. puntua, establezimenduaren azpiegitura eta ekipamendua berritzea: 2 puntu.
- Emakumearen enplegu-egonkortasuna: puntu 1
- Berdintasun Plana edo Kontziliazio Plana: puntu 1
- Kontsumobideko arbitrajeari atxikitzea. puntu 1
- Merkataritza Zonako edo Gremioko Elkartearekiko lotura: puntu 1
- Berriz Enpresa 2023an: puntu 1
- Establezimenduaren antzinatasuna >10 urte: puntu 1
- Bai Euskarari, Bikain, Euskararen Kalitate Ziurtagiria edo Euskaraz Barra Barran parte hartzea 2023an: puntu 1
- Energia-komunitateetako kide izatea (Ekiola Energia Sustapenak SL, EVE, TEK -Tokiko Komunitate Energetikoak-…): 2 puntu.
ESKAERA
Eskaera egiteko epea: 2024ko apirilaren 24tik irailaren 30era.
Eskabidea telematikoki aurkeztu behar da.
Laguntzak sarrera-ordenaren arabera eman eta ebatziko dira, espedientea osatuta dagoen unearen arabera.