About Cámarabilbao

This author has not yet filled in any details.
So far Cámarabilbao has created 876 blog entries.

Pandemiaren gorakadak eta hornidurarik ezak BPGaren hazkundearen aurreikuspena %5,5era jaisten dute Euskadin eta Bizkaian

Ekonomia suspertzen ari da nabarmen, baina motelduta dago pandemiaren gorakadaren, hornidura-kateetako desoreken eta inflazioaren igoeraren ondorioz. Testuinguru horretan, Bizkaian ondasunen kanpo-merkataritzaren defizitaren murrizketa, lan-merkatuari buruzko datu positiboak eta sektore batzuetan baikortasun pixka bat hautematen dira. Hala ere, baikortasun hau ez dago erronketatik eta kezketatik salbuetsita. Hori ondorioztatzen da Bilboko Merkataritza, Industria, Zerbitzuak eta Itsasketa Ganberaren [...]

2021-12-14T16:09:47+01:0014 December, 2021|Ikasketak|

Aurkeztu zure denda Retail Digital Sarietara!

Retail Digital sarien bigarren edizioari hasiera eman zaio. Bilboko Merkataritza Ganberak Bizkaiko merkataritza-kulturan aldaketa eragin nahi duten sari hauen deialdia egiten du. Retail Digital Sariek Bizkaiko saltokien ingurune digitala eta erakusleihoa aitortzen dituzte. Cámarabilbaok eta erakunde laguntzaileek digitalaren aldeko apustua egin duten establezimenduak motibatu eta sustatu nahi dituzte sari hauekin, beren marka-irudia eta produktuen eskaintza [...]

2021-11-26T10:00:45+01:0019 November, 2021|Merkataritza|

Cámarabilbaon izan da Eusko Jaurlaritzaren Hazinnova programaren zortzigarren onespen jardunaldia

Bilbo eta Bilboaldeko 38 ETEk jaso dute akreditazioa SPRI Taldeak eta Innobasquek kudeatutako Hazinnova programan parte hartzeagatik. Akreditazio honek enpresek euren jardueretako arlo desberdinetan berrikuntza ezartzearen balioa aitortzen du. Hazinnova programaren lehen edizioan guztira 395 berrikuntza-proiektu aurrera eraman dira: 164 Bizkaian, 155 Gipuzkoan eta 76 Araban. Bilboko Merkataritza Ganberan antolatu da azkenaurreko jardunaldia. Topaketen helburua da [...]

2021-11-11T12:46:10+01:0011 November, 2021|Berrikuntza|

Retail Euskal Eskolaren I. Jardunaldirako izen-ematea zabalik

Retail Euskal Eskolak bere I. Jardunaldia ospatuko du azaroaren 23an "Elkarrekin berritzen, hobetzen eta motibatzen dugu" izenburupean. Formatu hibridoan egingo da topaketa. Aurrez aurrekoa izango da Gipuzkoako Merkataritza Ganberan, eta bertan egingo da ekitaldia, baina streaming bidez ere jarraitu ahal izango da Donostiaraino joaterik ez dutenentzat. Jardunaldiaren formatu hibridoak, online dena eta aurrez aurrekoa nahastuz, [...]

2021-11-15T09:48:39+01:0010 November, 2021|Retail|

Estatu Batuak, aukeren herrialdea Bizkaiko enpresentzat

Datorren azaroaren 18an, Cámarabilbaoren Kontsulatu Aretoak Bizkaia‐Estatu Batuak XI. Enpresa Foroa hartuko du. Topaketa honen helburua enpresak nazioarteko bihurtzeko lankidetzan aritzea da, baita enpresek Batasunetik kanpoko Bizkaiko merkataritza‐bazkide nagusia den Estatu Batuetan dituzten aukerak eta abaguneak aztertzea eta sinergiak eta negozioak egiteko posibilitateak esploratzea ere. Aurrez aurreko topaketa, Bilboko Merkataritza Ganberak Spain-U.S. Chamber of Commercerekin [...]

2021-11-16T12:39:55+01:0010 November, 2021|Nazioartekotzea|

Ehun langile baino gutxiago dituzten Bizkaiko hamar enpresatik lauk ekimen berritzaileak garatu zituzten iaz

Bizkaiko enpresen % 42,1ek 2020an jarduera berritzaileren bat garatu duela adierazten du. Hori islatzen du barrixe - Berrikuntzaren Behatokiaren bitartez Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Merkataritza Ganberak egin duten Norabidea 2021 azterlanak, Bizkaiko enpresen jarduera berritzailea aztertzeko helburuarekin. Halaber, txostenak agertzen du enpresa horien % 52,3k aitortzen duela azken lau urteetan, etengabe edo aldizka, jarduera [...]

2021-10-18T10:37:22+02:0018 October, 2021|Berrikuntza|

Hauteskunde prozesua hasi da Bilboko Merkataritza Ganberan

Bilboko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Itsasketa Ganberako Hautesleen Errolda jendaurrean jartzearekin batera, Korporazioaren gobernu-organoak berritzeko hauteskunde-prozesua hasten da. Prozesu hau Osoko Bilkura berria eratzean eta Batzorde Betearazlea eta lehendakaria aukeratzerakoan amaituko da, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak hauteskundeak deitu ondoren. Cámarabilbaok gomendatzen die hautagaiak aukeratu edo Osoko Bilkurako kide izan nahi duten enpresei [...]

2021-10-20T08:34:04+02:0015 October, 2021|Korporatiboa|

Etorkizuneko hiri sozialki adimendunetarako proiektuak, Smart Cities ikastaroan aurkeztuak

Smart Cities, Smart Job Cámarabilbaok Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan antolatutako prestakuntza-programan parte hartu dutenek gaur aurkeztu dituzte beren azken proiektuak Susana González Rómulo Bizkaiko Foru Aldundiko enplegu, gizarte inklusioa eta berdintasun sustatzeko zuzendari nagusiaren, eta Mikel Arieta-araunabeña Merkataritza Ganberako Idazkari Nagusiaren aurrean. Ekitaldian, Cámarabilbao University Business Schoolek kudeatzen duen eta Aldalanen laguntza duen SMART CITIES, [...]

2021-10-13T09:54:31+02:0013 October, 2021|Heziketa|

Bizkaiko irudi pertsonaleko enpresek profesionaltasunaren eta zerbitzu-kalitatearen aldeko apustua berritu dute

Bizkaiko hogeita bost ile-apaindegi eta estetika establezimenduk Irudi Pertsonaleko Arau Profesionala betetzen dutela egiaztatzen duen agiria berritu zuten astelehen honetan. Arau hori Estatuan aitzindaria da eta 2010ean egin zuten sektoreko elkarte profesionalek, BIPek (Bizkaiko Irudi Pertsonaleko Enpresen elkartea) eta IPBk (Bizkaiko Irudi Pertsonaleko elkartea), Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Ganberaren laguntzarekin. Ziurtagiriak emateko ekitaldian, José [...]

2021-09-15T10:58:20+02:0014 September, 2021|Irudi pertsonala|

Sare sozialak: zein da horietako bakoitzaren publikoa?

Sare sozialak oinarrizko tresna dira merkataritza digitalerako une honetan. Gero eta enpresa gehiagok egiten dute sare sozialetan presentzia izatearen eta produktuak saltzeko erabiltzearen alde. Haien hazkunde geldiezina dela eta, tresna desiratuenak dira. Sare sozialen bidezko salmentak etengabe hazten ari dira. Ikerketa batzuen arabera, Astound Commerceren kasuan, datozen sei urteetan % 3,5 haziko da urtean. Datu [...]

2021-08-17T11:12:26+02:0020 August, 2021|Retail|
Go to Top