ENPLEGUARI EUSTEA TRANTSIZIO EKOLOGIKOA EDO DIGITALA HASI DUTEN ENPRESETAN ETA LANGILE AUTONOMOETAN
Laguntza programak 5.000 euroko diru-laguntza emango die trantsizio ekologiko eta digitalean gutxienez 600 euroko inbertsioak egin dituzten mikroenpresei.
ENPLEGUARI EUSTEA TRANTSIZIO EKOLOGIKOA EDO DIGITALA HASI DUTEN ENPRESETAN ETA LANGILE AUTONOMOETAN
NORENTZAT
Mikronpresak, edozein dela haien forma juridikoa, eta langile autonomoak, trantsizio ekologiko eta digitalerako inbertsioak egin eta ordaindu badituzte.
Bete beharreko ezaugarriak:
- Jarduera garatzea eta, gutxienez, lantoki bat izatea Euskal Autonomia Erkidegoan.
- 10 soldatapeko langile edo bazkide langile edo lan-bazkide baino gutxiago izatea.
- Gehienez ere bi milioi euroko lan-bolumena.
Diruz lagundu daitezkeen bi ildoetako edozeintan egindako inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa 600 eurokoa izango da (BEZik gabe), eta 2021eko urtarrilaren 1etik dirulaguntzaren eskabidea aurkezten den egunera bitartean egina eta ordaindua izan beharko du.
Trantsizio ekologikorako inbertsioen kasuan, inbertsioa honako hauetan egin behar izango da: energia aurrezteko eta energia-eraginkortasuneko neurriak ezartzeko obrak eta instalazioak, energia ez-kutsagarrien eta berriztagarrien instalazioak, jarduerarako ekipamendu energetikoki eraginkorra, klimatizazio-ekipo eraginkorrak, ingurumen-ziurtagiriak, enpresa-jarduerari edo jarduera profesionalari zuzenean eta esklusiboki lotutako garrio-elementu elektriko edo hibrido entxufagarriak, ekonomia zirkularreko aukerak eta biodibertsitatea lehengoratzeko proiektuen ezarpena.
Trantsizio digitalerako inbertsioen kasuan, inbertsioa honako hauetan egin behar izango da: ekipo informatiak, aplikazio informatiak eta softwarea, hari gabeko konektibitatearen inbertsioak, enpresaren digitalizazioan aurrera egiteko aukera teknologikoen ezarpena edo merkaturatze-sistemak abian jartzeko edo hobetzeko sorkuntza, garapen eta ezarpena.
Laguntza emateko ebazpena jakinaratzen denetik sei hilabete igaro ondoren, erakunde onardunek enpleguari eusten diotela egiaztatu beharko dute.
INFORMAZIO GEHIAGO
Kontsultatu araudia hemen klik eginez.
Kontaktua: 944 14 75 79