EKINTZAILETZA

Zure negozioa arrakastarantz bultzatzen dugu

LAGUNDUKO DIZUGU HASTEN?

Negozio bat martxan jartzeko asmotan bazaude, CÁMARABILBAOn zure enpresa sortzen lagunduko dizugu. Izan itzazu diruz lagun daitezkeen % 100 programa eta zerbitzuak, prozesu honetan esperientzia handia duten langile kualifikatuekin batera joan zaitezen.

Enpresa martxan jarri bitartean, administrazio zentralak, autonomikoak eta tokikoak enpresak sortzeko deitutako laguntza eta pizgarri guztien berri emango dizugu.

CÁMARABILBAOn bereziki konprometituta gaude emakume ekintzaileen ekimenekin. Gainera, gure helburua da emakumeak autoenpleguarekiko eta enpresa-jarduerarekiko sentsibilizatzea, eta haiek gidatutako enpresak sortzeko eta finkatzeko tresna eraginkorra izatea.

Era berean, Bizkaiko ekonomia-, gizarte- eta oinarri-sarerako estrategikoak diren sektoreen jarraipena erraztu nahi dugu CÁMARABILBAOtik. Premisa horrekin sortu da Berriz-Enpresa programa, Euskadiko merkataritza, ostalaritza eta ostatu sektoreetan enpresen jarraipena eta transmisioa errazteko.

Azken 4 urteotan, zu bezalako ekintzaileei esker, 700 enpresa baino gehiago sortu ditugu, Bizkaia osorako aberastasuna eta ongizatea sortzeko. Lagunduko dizugu hasten?

Hurrengo deialdia

3
Ots

MikroETEak sortzeko eta kudeatzeko ikastaroa

Ekintzaileei beren enpresa-plana garatzeko eta negozioaren bideragarritasun ekonomikoa aztertzeko beharrezkoak diren ezagutza teoriko-praktikoak emateko prestakuntza. Enpresa bat martxan jarriko duten [...]

Lekua: Cámara de Comercio de Bilbao
Modalitatea: Aurrez-aurrekoa

ENPRESA SORKETA

Gehiago jakin

ENPRESA TRANSMISIOA

Gehiago jakin

GAZTEEN EKINTZAILETZA

Gehiago jakin

IMPULSA STARTUP

Gehiago jakin

LAGUNTZA BEHAR DUZU?

Jarri harremanetan aholkulari batekin

944 70 65 00

Kontaktatu

GANBERA INFORMAZIOA

Cámarabilbaorekin erlazionatutako informazio guztia jasotzen du.

Jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak erabiliko ditugula zure eskaera ezapidetzeko eta intereseko merkataritza-komunikazioen bidalketa kudeatzeko. Cámarabilbaok 10 urtez gordeko ditu datu horiek, baja eskatzen ez duen bitartean. Eskatutako zerbitzuekin zerikusia duten erakunde laguntzaileei laga ahal izango zaizkie. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, mugatzeko, ezabatzeko, transferitzeko eta aurka egiteko eskubideak erabiltzeko: lopd@camarabilbao.com. Erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan.