GAZTEEN EKINTZAILETZA
30 urtetik beherako gaztea bazara, langabezian bazaude eta une honetan ikasten ari ez bazara, “Euskadiko Gazteen Ekintzailetza Ibilbideak” programan parte har dezakezu. Eusko Ganberak – Euskal Merkataritza Ganberen programa bat, Europako Gizarte Funtsak kofinantzatua eta Incyde Fundazioak sustatua.
Programak 30 urteko gazteak lan-merkatuan sartzea sustatzen du. Inkorporazio hori besteren kontura edo ekintzailetzaren bidez egin daiteke.
Euskadiko Gazte Ekintzailetzaren Ibilbidea honako hauek osatzen dute:
- 43 ordu talde-prestakuntzan eta 7 ordu enpresa-kudeaketako gaikuntzari buruzko banakako prestakuntzan.
- Tutoretzak eta mentoring-saio indibidualizatuak: programa amaitu eta enpresa-ekimen bat abian jartzen hasten diren parte-hartzaileentzat.
Nori zuzendua…
- Langabezian dauden gazteak
- 16-29 urte artean
- Gazte Bermea Sisteman inskribatuta daudenak
Iraupena eta formatua
Ikastaroak 50 orduko iraupena du. Aurrez aurreko formatuan emango da.
- Iraupena: 50 ordu.
- Egutegia: Irailaren 25etik aurrera.
- Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 8: 00etatik 14:00etara.
- Lekua: San Viator Zentroa, Sopuerta.
Edukiak
- Ikastaroaren aurkezpena. Lantaldeak sortzea (2 ordu)
- Ekintzaile/barne-ekintzaile kontzeptua. Sormena/berrikuntza (6 ordu)
- Gure ekintzailetza-gaitasunen azterketa. Portfolio pertsonala (6 ordu)
- Negozio-ideia. Negozio-ideia baloratzea. AMIA (6 ordu)
- BMCanvas (6 ordu)
- Marketin digitala (6 ordu)
- Finantzaketa. Laguntzak eta dirulaguntzak (6 ordu)
- Forma juridikoak (6h)
- Salmenta-teknikak. Ikastaroaren amaiera (6 ordu)