FAMILIA ENPRESARENTZAKO BALIABIDEAK

Cámarabilbaok eta Eusko Ganberen Familia Enpresen Foroak familia-enpresentzat baliagarriak eta garrantzitsuak diren dokumentuak jartzen ditugu zure eskura

BIZKAIKO FAMILIA-ENPRESENTZAKO DOKUMENTAZIO ERABILGARRIA

Zure eskura jartzen ditugu interes eta erabilgarritasun handiko eskuliburuak eta baliabideak familia-enpresarentzat.

Oraindik ez baduzu Familia Enpresaren Foroan parte hartzen, atxikitzeko buletina betez atxikitzera gonbidatzen zaitugu.

FAMILIA ENPRESAREN ERRADIOGRAFIA BIZKAIAN 2019-2020

“La empresa familiar vasca en el contexto europeo. Hazteko, heltzeko eta irauteko erronka “, Euskal Ganberen Familia Enpresen Foroak, UPV/EHUko Familia Enpresaren Katedrarekin batera eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, azterlan hau egiten du. Bertan, Bizkaiko familia enpresaren indarguneak eta ahulguneak aztertzen dira, baita Bizkaiko familia enpresak datozen urteetan izango dituen erronka nagusiak ere.

Deskargatu

COVID DELAKOAREN ERAGINA BIZKAIKO FAMILIA-ENPRESAN. 2020KO ABENDUA

Bilboko Merkataritza Ganberak 2020ko abenduan egindako azterlana, Covid-19ak Bizkaiko familia-enpresan duen eraginari buruzkoa.

Deskargatu

EUSKAL FAMILIA-ENPRESA EUROPAKO TESTUINGURUAN. HAZTEKO, HELTZEKO ETA IRAUTEKO ERRONKA

Eusko Ganberak – Euskal Ganberen Familia Enpresen Foroak, UPV/EHUko Familia Enpresen Katedrarekin batera, 2019ko azaroan egindako azterlana, Euskadiko familia-enpresen erradiografia aurkezteko, haien osagai demografiko nagusiak, indarguneak eta ahulguneak aztertzeko, bai eta datozen urteetan izango dituzten erronka nagusiak aztertzeko ere, Europako ekonomia garatuenekin alderatuta.

Deskargatu

EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA: NOLA ERAGITEN DUEN FAMILIA-ENPRESAREN ONDORENGOTZAN

Euskal Ganberen Familia Enpresen Foroak argitaratutako seigarren eskuliburuak “Euskal Zuzenbide Zibila: nola eragiten duen Familia Enpresaren ondorengotzan” du izenburu. Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legea euskal ordenamendu zibila harmonizatzeko eta merkataritza- eta industria-jarduera handiko gizarte baten errealitatera eguneratzeko asmoarekin sortu zen. Legearen eduki nagusiak ondorengotzei eta ezkontzaren araubide ekonomikoari eragiten die batez ere, alderdi horiek garrantzi eta eragin handia baitute euskal familia-enpresan. Eskuliburu honek labur eta labur jorratzen ditu lege berriaren alderdi garrantzitsuenak, Euskal Autonomia Erkidegoko familia-enpresetan duen eraginari dagokionez.

Deskargatu

FAMILIA-ENPRESAK EUSKADIN DUEN EGOERARI BURUZKO AZTERLANA

2008ko martxoan aurkeztu zen Euskadiko Familia Enpresaren Egoerari buruzko lehen azterlana, Eusko Ganberak – Euskal Merkataritza Ganberen Familia Enpresen Foroak egina.

Deskargatu: Euskadirako datuak eta ondorioak

Deskargatu: Bizkairako datuak eta ondorioak

ADMINISTRATZAILEEN ERANTZUKIZUNA FAMILIA-ENPRESAN

Euskal Ganberen Familia Enpresen Foroak argitaratutako zazpigarren eskuliburuak “Administratzaileen erantzunkizuna familia-enpresan” du izenburu.

Pertsona juridikoen administratzaileen erantzukizunaren arloko arau-aldaketa berriak eta familia-enpresan duten eragina aztertzea du helburu.

Deskargatu

FAMILIA ENPRESAREN ZERGA DEKALOGOA

Jakin ezazu familia-enpresarekin zerikusia duten alderdi guztietarako fiskalitateari buruz beti jakin nahi izan duzun guztia: PFEZ, sozietateen gaineko zerga, nazioartekotzea, ondorengotza…

Deskargatu

FAMILIA-ENPRESETAN BELAUNALDI BERRIA KUDEATZEA

Hau da Eusko Ganberen Familia Enpresen Foroak argitaratzen duen laugarren eskuliburua.

ESKATU BALIABIDEA: Eskuliburua eskatu nahi dutenek mezu elektroniko bat bidali beharko dute luis.siles@camarabilbao.com helbideta, edo zuzenean eskatu 94 470 65 10 telefono-zenbakian.

ESKULIBURUA: “JONEN DILEMA: ETA NIRE ONDORENGOA…”

Foroak editatzen duen hirugarren eskuliburua da hau, eta narrazio nobelatuaren formatuan, ondorengotzaren gai beti gori-gori eta zailari heltzen dio.

ESKATU BALIABIDEA: Eskuliburua eskatu nahi dutenek mezu elektroniko bat bidali beharko dute luis.siles@camarabilbao.com helbideta, edo zuzenean eskatu 94 470 65 10 telefono-zenbakian.

FAMILIA ENPRESAREN ESKULIBURUA

Familia Enpresaren Foroak “familia Enpresaren Eskuliburua” argitaratu du. Eskuliburu hori enpresa mota horien oinarrizko gaien hastapenerako gida da.

ESKATU BALIABIDEA: Eskuliburua eskatu nahi dutenek mezu elektroniko bat bidali beharko dute luis.siles@camarabilbao.com helbideta, edo zuzenean eskatu 94 470 65 10 telefono-zenbakian.

“ENPRESABURUEN FAMILIA, JARRAIPENAREN GAKOA” ESKULIBURUA

Eskuliburu honek, Foroak argitaratzen duen bigarrenak, familia-enpresen jarraipenerako gida izan nahi du, enpresaburuen familia profesionalizatzeko premian oinarrituta.

ESKATU BALIABIDEA: Eskuliburua eskatu nahi dutenek mezu elektroniko bat bidali beharko dute luis.siles@camarabilbao.com helbideta, edo zuzenean eskatu 94 470 65 10 telefono-zenbakian.

FAMILIA ENPRESAREN FOROA

Foro honen helburua da familia-enpresarentzako esperientziak, irtenbideak eta baliabideak informatzea, sentsibilizatzea, orientatzea, prestatzea eta partekatzea, hobeto antolatzen laguntzeko eta haren jarraipena errazteko.

Foroan parte hartzea borondatezkoa eta doakoa da, eta edozein familia-enpresa erregistratzeko, ezinbestekoa da atxikimendu-buletina betetzea.

Foroari atxikitzea