FAMILIA ENPRESARENTZAKO ZERBITZUAK

CÁMARABILBAOk aholkularitzako profesional-talde bat du Bizkaiko familia-enpresentzat.

FAMILIA IZAERAKO ENPRESENTZAKO ZERBITZUAK

Denborak aurrera egin ahala, enpresa eta familia konplexuago bihurtzen ari dira. Enpresa-proiektuaren biziraupena ziurtatzeko, familiek normalean 3 erronka handiri egin behar diete aurre, eta CÁMARABILBAOk horretarako irtenbideak eskaintzen ditu bere profesional-taldearen bidez.

FAMILIAKO ENPRESA TALDEAK BERREGITURATZEA

Familia-enpresa arrakastatsuenak, sarritan, hazi egiten dira, negozio-arlo desberdinak kudeatzeko sozietate desberdinak eratuz. Hala ere, normalean modu desordenatuan egiten dute, eta unean uneko larrialdiei eta aukerei baino ez diete erantzuten. Denborak aurrera egin ahala, enpresa-talde horiek egitura konplexua eta zaharkitua izaten amaitzen dute, merkatuak eskatzen dituen beharrei eta bizkortasunari erantzuten ez diena.

Askotan, enpresa horietako kudeatzaileek, negozioa sortu eta garatzerakoan enpresari eredugarriak izan direnek, ez dute horiek hobeto berregituratzeko behar den ezagutzarik edo tresnarik. CÁMARABILBAOk familia-izaerako enpresa-taldeak berregituratzen diharduten profesionalak ditu, eta esperientzia handia dute Bizkaiko enpresei konponbideak eskaintzen, modu eraginkorragoan antolatzeko.

HIGIEZINEN NEGOZIOAREN ZATIKETA

Oraindik ere ohikoa da jarduera ekonomikoa edo enpresa-jarduera duten sozietate operatiboetan negozioaren aurrezki historikoa osatzen duten ondasunak agertzea. Higiezin eta/edo balore higigarriez ari gara batez ere. Hori horrela izatearen arrazoia da aipatutako ondarea eskuratzeko behar diren baliabideak sozietatearen onuretatik datozela, eta, beraz, zerga-kontuengatik, funtsean, sozietateak berak erosi dituela.

Sozietateak bere ondare guztiarekin erantzuten dienez zor sozial guztiei, ondare higigarria eta/edo higiezina negozioaren arriskuari lotuta dago, hau da, merkatuari eta hornitzaileekin, langileekin, bankuekin, Ogasunarekin, Gizarte Segurantzarekin eta hartzekodunekin oro har sor daitezkeen zorrei.

CÁMARABILBAOk eskarmentu handia du enpresen aholkularitzan bere ondare-egitura behar bezala berregituratzeko orduan. Enpresa edo enpresa-talde baten ondarea behar bezala berregituratzeak abantaila ugari ditu:

  1. Enpresaren finantza-posizioa indartzen du
  2. Kudeaketari malgutasun handiagoa ematen dio
  3. Likidezia sortzen du
  4. Ondorengotza errazten du familia-enpresen kasuan
  5. Eragin fiskal nulua du

OINORDETZA-PROZESUAK

Familia-enpresa guztiek egiten diote aurre prozesu konplexu bati, lehenago edo geroago: ondorengotza edo belaunaldi-erreleboa. Ohikoa da prozesu horiek errazak eta baketsuak ez izatea; izan ere, horiek ebazterakoan negoziotik kanpoko alderdiak nahasten dituzte, hala nola familiako kideen inguruabarrak, haien beharrak eta etorkizuneko nahiak..

Prozesu horiei bide egokia ematea, enpresaren interesa errespetatuz eta familia jabeko kideen nahien arteko oreka bilatuz, funtsezkoa da erakunde horien etorkizuna ziurtatzeko.

CÁMARABILBAOk esperientzia handiko profesionalak ditu, familia-enpresei aholkuak eta laguntza ematen belaunaldi-erreleboko prozesuei aurre egiteko.

FAMILIA PROTOKOLOAK

Osagai afektiboak enpresa batean hartu beharreko erabakiak baldintza ditzake, kasu batzuetan alderdi pertsonalak enpresa-alderdiak baino pisu handiagoa duen irizpideak hautatuz.

Familia edo sozietate-protokoloak ezinbestean gertatuko diren gaiei buruzko irizpideak arautu eta finkatu nahi ditu, hala nola erretiroagatiko ondorengotza, heriotzagatiko jabetza-eskualdaketa, enpresaren aurrezkiaren kudeaketa, senideak langile gisa sartzea…

CÁMARABILBAOk erabakiak aldez aurretik finkatutako irizpide objektiboekin eta enpresa-irizpideekin hartzen laguntzen dizu.

FAMILIA ENPRESAREN ERRONKAK

Enpresa txikien %50ek baino gehiagok porrot egin dute lehen urtean, eta ia 4tik 3k porrot egin dute bost urte bete baino lehen. Familia-enpresen ia % 90ek ez du bigarren belaunaldia gainditzen, eta % 5ek soilik jarraitzen dute balioa sortzen hirugarren belaunaldira arte.