BERRIKUNTZARAKO INFORMAZIOA
Zure eskura jartzen dugu egitura ekonomikoko informazioa, erabakiak hartzea errazteko.
Zure eskura jartzen dugu egitura ekonomikoko informazioa, erabakiak hartzea errazteko. Horretarako, hainbat tresna gaitzen ditugu, oso baliagarriak izango zaizkizu egungo egoera ekonomikoa ezagutzeko, zure negozioak zeri aurre egin behar dion jakiteko, negozio-aukerak zein diren jakiteko, zein merkatu-nitxora zuzendu behar dituzun jakiteko eta sektoreak datozen urteetan jarraituko duen bidea zein izango den jakiteko.
Eskura ditugun tresnek honako hauek ahalbidetuko dizkizute:
- Bizkaiko berrikuntzaren egoera eta bilakaera ezagutzea eta interpretatzea, Bizkaiko berrikuntzaren ahulguneak eta indarguneak antzeman ahal izateko.
- Bizkaiko berrikuntza-enpresei eta -eragileei buruzko erreferentziazko informazioa eta azterketa izatea.
- Etorkizuna aztertzea, analisi prospektibo baten bidez eta joerak identifikatuz.
- Bizkaiko enpresek berrikuntzari ematen dioten garrantzia kokatzea eta berrikuntza beren lanean txertatzeko duten asmoa edo jarrera ezagutzea.
- Bizkaian kokatutako konpainien esportazioek nola funtzionatzen duten bertatik bertara jakitea, Hortik urteko txostenetan oinarrituta.
- Aldian-aldian, Bizkaiko sektore ekonomikoaren berehalako egoera ezagutzea, oso egokia baita gauzak zer eta zergatik gertatzen diren sakon aztertzeko.
- Datu estatistikoak aurkitzea agregatu ekonomiko nagusiei, lan-merkatuari, enpresa-iritziei, ekoizpenari, eraikuntzari, kontsumoari, kanpo-merkataritzari, sozietateen sorrerari, garraioari eta finantzei buruz.