INNOCÁMARAS BERRIKUNTZA PROGRAMA
Zure enpresaren lehiakortasun-maila aztertzen dugu eta eraginkortasuna eta produktibitatea hobetzeko irtenbideak proposatzen ditugu.
INNOCAMARAS BERRIKUNTZA-PROGRAMA LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO
Zure enpresaren lehiakortasuna hobetu nahi duzu? CÁMARABILBAOn lan egiten dugu berrikuntzaren prozesua enpresaren kudeaketa estrategikorako tresna gisa txertatzeko.
PROGRAMAREN ONURAK
Programaren helburua honako hauetan laguntzea da:
- Merkaturatzen dituzun produktuak/zerbitzuak hobetzeko sistemak ezartzea
- Prozesuak optimizatzea enpresaren balio-katean
- Zure posizio lehiakorra hobetzea
INNOCÁMARAS programan egin daitezkeen ezarpenen adibideak
- Berrikuntza kudeaketa sanitarioan, COVID-19ri aurre egiteko
- ISO araudia ezartzea
- Produktu/zerbitzu berriak diseinatzea eta garatzea, edo egungoak hobetzea
- Enpresetan prozesuak hobetzea
- Laguntzak aztertzea eta izapidetzea
- Merkatu eta bideragarritasun-azterketak
- Jabetza industriala eta intelektuala babestea
- Plan estrategikoak, marketin-planak eta abar egitea
- Auditoretza antolakuntzan eta giza baliabideetan
- Merkaturatzeko metodo berriak diseinatzea (packaging berria, merkatu berriak, etab.)
NOLA GARATZEN DA PROGRAMA?
1. fasea: egoeraren analisia eta hobetzeko proposamenak
Zure enpresaren lehiakortasun-maila eta ingurune ekonomikoa eta merkatukoa aztertzen ditugu, eta eraginkortasuna eta produktibitatea hobetzeko proposamenak planteatzen ditugu. Berrikuntza-soluzio horiek 2. fasean ezarri ahal izango dira.
2. fasea: ezarpena
1. fasean identifikatutako soluzioak abian jartzea. Fase honetan, zure hornitzailea aukeratu ahal izango duzu.
KOSTUA ETA IZEN-EMATEAK
1. fasean, kostua % 100ean dago diruz lagunduta.
2. fasean % 50ean kofinantzatzen dugu, 7.000 euroko inbertsiora arte.
Programa honetan parte hartzeko eskaera EGOITZA ELEKTRONIKOAREN egingo da. Horretarako, Ziurtagiri Digitala eta Autofirma Aplikazioa behar dira. Online eskaerari buruzko edozein galdera egiteko, komeni da Zer da egoitza? -> Ohizko laguntza/galderak
- Plazak mugatuak dira (aurrekontua agortu arte).
- Izena emateko azken eguna: 2021eko irailaren 30a.
DEIALDI OFIZIALA ETA ERANSKINAK
Informazio-agiriak. EZ da beharrezkoa eskabidearekin batera aurkeztea.
I. eranskina: Innokameren Programaren deskribapena
II. Eranskina: enpresa eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena
III. Eranskina: enpresa Onuradunen DECA hitzarmena
IV. Eranskina: parte hartzeko baldintzak, justifikazioa eta II. faseko gastu hautagarriak
- Bizkaiko Aldizkari Ofizialean iragarritako deialdia (zk.: 92 asteartea, 2021eko maiatzaren 18a)
- Iragarkia, “InnoCÁMARAS: apoyo a la Innovación en las PYMES 2019” programaren aurrekontu-funtsak agortu direla eta aldez aurretik itxi dela jakinarazteko dena (BOB , 73. zk. – 2019ko apirilaren 15a)