SAKONDU – NAZIOARTEKOTZEKO LAGUNTZA PROGRAMA
Sakondu itzuli beharrik gabeko dirulaguntza bat da, dagoeneko nazioartekotuta dauden euskal enpresei zuzendua. Enpresa horiek merkatua dibertsifikatu nahi dute, iraunkortasuna integratuz nazioartekotze-estrategiaren zati gisa.
SAKONDU DIRU-LAGUNTZA PROGRAMA
EUSKAL ENPRESEN NAZIOARTEKO LEHIAKORTASUNA HOBETZEA
ZER DA DIRUZ LAGUNTZEN DENA?
Gastuen % 50eko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza, 45.000 €-ko mugarekin, honako hauetarako
- Nazioartekotze-estrategia lantzeko kanpo-aholkularitza kontratatzea.
- Kanpoko ezarpen komertzial eta/edo produktiboekin lotutako gastuak.
- Jabetza industrialari lotutako gastuak eta homologazioak
- Prospekzio-bidaiak eta alderantzizko misioak
- Sustapen- eta publizitate-materiala
- Azoketan parte hartzea
- Kanpoko eragiketetarako langileak hautatzea
Eskabideak ordenan ebatziko dira, espedienteko dokumentazioa osatuta dagoen unearen arabera eta aurrekontua agortu arte.
NORENTZAT DA?
- Nazioartekotutako EAEko mikroenpresak, ETEak eta Startupak, nazioarteko estrategia sendotu nahi dutenak.
- % 50etik gorako esportazio-jarduera duten enpresak, baina helburu den merkatua esportatutako guztiaren % 25 baino gutxiago da.