ZABALDU – NAZIOARTEKOTZEKO LAGUNTZA PROGRAMA
Zabaldu euskal enpresen nazioartekotzea sustatzeko proiektuetarako itzuli beharrik gabeko dirulaguntza da, aholkularitza operatiboaren edo estrategikoaren arloko inbertsioa eta kanpoko merkatuetara egokitzeko eta sustatzeko beste gastu batzuk finantzatzeko.
ZABALDU DIRU-LAGUNTZA PROGRAMA
ENPRESEN NAZIOARTEKOTZEA SUSTATZEA
ZER DA DIRUZ LAGUNTZEN DENA?
Gastuen % 50eko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza, gehienez 45.000 €/ enpresa, honetarako:
- Nazioartekotze-estrategia lantzeko kanpo-aholkularitza kontratatzea.
- Jabetza industrialari lotutako gastuak eta homologazioak.
- Prospekzio-bidaiak eta alderantzizko misioak.
- Sustapen eta publizitate materiala.
- Azoketan parte hartzea.
- Kanpoko eragiketetarako langileak hautatzea.
Eskabideak ordenan ebatziko dira, espedienteko dokumentazioa osatuta dagoen unearen arabera eta aurrekontua agortu arte.
NORENTZAT DA?
- Nazioarteko estrategia hasi edo sendotu nahi duten EAEko mikroenpresak, ETEak eta Startupak.
- Hedapen-fasean dauden enpresak, % 50etik beherako kanpo-fakturazioa dutenak.