PROFEX DIGITAL, NAZIOARTEKOTZEKO MARKETIN DIGITALEKO ADITUEN PROGRAMA

Profex Digital programaren helburua da euskal enpresek nazioartekotzea sustatzea, kanpoko merkatuetan bezeroak erakartzeko tresna digitalez baliatuta..

Programari etekina ateratzea gustatuko litzaizuke? Hemen click eginez informazio gehiago ikus dezakezu edo gurekin harremanetan jarri formularioaren bidez.

PROFEX DIGITAL, NAZIOARTEKOTZEKO MARKETIN DIGITALEKO ADITUEN PROGRAMA

Programaren helburua enpresa nazioartekotzen laguntzea da, marketin digitalean dituen helburuak eta estrategia zehazten lagunduz eta kanpoko merkatuetan bezeroak erakartzeko tresna digitalen bidez aurreikusitako ekintzak ezarriz.

Nori zuzentzen zaio

Profex Digital programa marketin digitaleko teknikak praktikan jartzeko barne-gaitasunik ez duten edo beren gaitasunak indartzea eskatzen duten eta nazioarteko merkatuetan bezero potentzialak erakarri nahi dituzten euskal ETEei zuzenduta dago.

Operatiba

Marketin digitalean aditua den pertsona baten eskura jartzea, honako hauek egiteko:

  • Marketin digitaleko helburuak eta estrategia zehazten laguntzen dio enpresari, eta aurreikusitako ekintzak martxan jartzen ditu, ezagutza helaraziz, enpresak kanal digitala hobeto maneia dezan.
  • Beste 3 enpresarekin partekatzen da 9 hilabetez.

NORI ZUZENTZEN ZAIO?

Euskal ETEek nazioartekotzean aurrera egin nahi dute, atzerriko presentzia digitala areagotuz, eta ez dute barneko gaitasun digitalik, edo, gaitasun horiek izanda, iristeko errefortzu bat behar dute.

Laguntzen dute