XPANDE DIGITAL PROGRAMA 2023ko DEIALDIA

Nazioarteko sustapen digitalerako estrategia garatzea pentsatzen ari zara eta ez dakizu nondik hasi? Kanpoko merkatuetarako posizionamendu digitaleko planik behar al duzu?

Xpande Digital programarekin honako hauek lortuko dituzu:

  • Zure enpresaren ikusgarritasuna hobetzea.
  • Kontaktuak/leadak atzematea
  • Sortu negozioa
  • Zure nazioarteko estrategia indartzea
  • Web trafikoa areagotzea

Aholkularitza eta laguntza ekonomikoa eskaintzen dizugu. Kontsultatu informazio gehiago.

NAZIOARTEKO MARKETIN DIGITALA

Xpande Digital Programak Marketin Digitaleko Ekintza Plan bat diseinatzeko eta garatzeko aholkularitza eskaintzen dizu, zure herrialde objektibora iristen lagunduko dizuna, bai eta martxan jartzeko laguntza ekonomiko bat ere.

XPANDE DIGITAL PROGRAMAREN EGITURA

1. fasea: Aholkularitza (Otsaila-Apirila 2023)

Bi jarduera egingo dira:

  • Enpresaren on-line posizionamendua aztertzea
  • Hautatutako merkaturako marketin digitaleko ekintza-plana diseinatzea

2. fasea: Ezarpena hautatutako merkatuan (Apirila-Abuztua 2023)

Marketin digitaleko ekintza-plana abian jartzeko laguntza ekonomikoa.

Programan egin daitezkeen ekintzak, guztiak hautatutako kanpo-merkatuari begira:

  • Webgunearen posizionamendu organikorako ekintzak (SEO).
  • Landing page, microsite, online denda, app… egitea.
  • Online publizitate-kanpainak diseinatzea eta sortzea.
  • Marketinetako sustapen- eta publizitate-estrategia
  • Web analitika: helburuak eta bihurketak konfiguratzea, kontrol-panel pertsonalizatu bat sortzea…
  • Hainbat euskarritarako edukiak sortzea.
  • Sare sozialetarako kanpainak diseinatzea eta sortzea
  • Herrialdeko hizkuntzara itzultzea.

ESKAERA

Hasiera: Martxoaren 28

Amaiera: Martxoaren 31

Non: Egoitza elektronikoa

Beharrezkoa da eskaera entregatzeko Enpresa eskatzailearen erantzunkizunpeko adierazpena

Beharrezkoa da ziurtagiri digitala eta Autofirma Aplikazioa izatea.

LAGUNTZAREN ZENBATEKOA

1. fasea: Aholkularitza –> 100% diruz-lagundua

2. fasea: Laguntza ekonomikoa –> %50ean kofinantzatutako ekintzak, 4.000€-ko inbertsiora arte (BEZa kanpo), laguntzaren gehieneko zenbatekoa: 2.000€.

Enpresak zenbateko handiagoko ekintzak egin ahal izango ditu, baina laguntza ez da izango gindako inbertsioaren %50 baino handiagoa, gehienez ere 4.000€-koa izango baita enpresa bakoitzeko.

NORI ZUZENDUTA

  • Bizkaiko ETEak.
  • Esportatzen hasiak.
  • Aurretik programan parte hartu ez dutenak.

Diruz lagundutako programa