XPANDE PROGRAMA
Neurrira egindako nazioartekotze-plan bat egiten laguntzen dizugu, metodologia moderno baten araberakoa eta adimen lehiakorreko tekniketan oinarritua, enpresak merkatu berriak ireki eta lehiakortasuna hobetzeko aukera izan dezan.
Xpande programarekin nazioartekotze-planari ekiteko laguntza ekonomikoa lortuko duzu.
Kontsultatu informazio gehiago.
XPANDE PROGRAMA
Xpande programa esportatzen hasi edo kanpoko merkatu batean nazioartekotze-plan bat diseinatuz finkatu nahi duten Bizkaiko ETEei zuzenduta dago.
XPANDE PROGRAMAREN FASEAK ETA ZENBATEKOA
1. fasea: Enpresarentzako aholkularitza
Aholkularitza-fasean, % 100 diruz lagunduta, enpresa parte-hartzaileek aholkulari espezializatu batekin lan egingo dute, eta aholkulari horrek gidatuko eta aholkatuko du nazioartekotze-plan bat egiten. Aholkularitza hori guztiz doakoa da enpresarentzat.
- modulua: kanpo-merkatua hautatzea.
- modulua: merkatuan sartzeko sarbidea eta estrategia.
- modulua: komunikazio- eta marketin-estrategia.
- modulua: analisi ekonomiko-finantzarioa.
2. fasea: Plan pertsonalizatua eta ezarpena
Nazioartekotze-planetik eratorritako ekintzak garatzeko eta abian jartzeko laguntza ekonomikoak. %50ean kofinantzatutako ekintzak, 9.000 €-ko inbertsiora arte (BEZik gabe); laguntzaren gehieneko zenbatekoa: 4.500 €.
Enpresak zenbateko handiagoko ekintzak egin ahal izango ditu, baina laguntza ez da izango egindako inbertsioaren % 50 baino handiagoa, enpresa bakoitzak gehienez 9.000 euro jasoko baititu.