Enpresaren gaiari buruzko gaurkotasun-iritzia. Enpresa-praktika, -esperientzia eta -estrategia onenei buruzko informazioa.

Familia Enpresaren etorkizuna bultzatzeko jarduera ziklo berria abian da

Bilboko Merkataritza Ganberak, CEBEKek eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak - Familia Enpresen Katedraren bidez -, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, Bizkaiko Familia Enpresei zuzendutako jarduera-ziklo berri bat antolatu dute, haien lehiakortasuna handitzen eta jasangarritasuna bermatzen laguntzeko. Horretarako, 15 jarduera diseinatu dituzte ‘Familia-enpresaren etorkizuna ezagutuz’ izenburupean. Jarduera horietan enpresa-mota horrentzat interes berezia duten alderdiak [...]

2025-03-14T13:02:00+01:0014 March, 2025|Familia enpresa|

Bizkaiko enpresen %16,6k dagoeneko erabiltzen dute AA, eta %19,5ek teknologia horretan inbertituko dutela adierazten dute

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Merkataritza Ganberak parte hartzen duten barrixe – Bizkaiko Berrikuntzaren Behatokiak 2024an Bizkaiko enpresen Eraldaketa Digitalari buruz egindako azterketak aurreko urtean sumatu zen joera-aldaketa berresten du. Izan ere, orain arte enpresetan gehien erabiltzen zen teknologia aurreratua 3Dko simulazioarekin eta eredu birtualekin erlazionatutakoa bazen ere, 2024an Adimen Artifiziala da lehen postuan dagoena. [...]

2025-03-05T13:25:00+01:006 March, 2025|Enpresa, Eraldaketa digitala, Ikasketak|

Familia Enpresa 2025 zikloak 15 jardunaldi, tailer eta hitzaldiz osatutako programa izango du

Bilboko Merkataritza Ganberak, CEBEKek eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak - Familia Enpresaren Katedraren bitartez -, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, batera antolatutako 2025 jardunaldi-zikloak 15 jarduera izango ditu guztira. Egutegi hori joan den otsailaren 6an hasi zen, "Egungo ziurgabetasun ingurunean enpresa-proiektuak sortzea" izeneko lehen hitzaldiarekin, eta urtean zehar zabalduko da hiru erakunde laguntzaileen egoitzetan. "Familia-enpresaren etorkizuna [...]

2025-02-25T13:19:54+01:0020 February, 2025|Familia enpresa|

2025ean inguru ekonomikoa egonkor mantenduko dela aurreikusten dute Bizkaiko industria enpresek

Bizkaiko industria-enpresak egonkortasuna adierazi dute beren jarduera gauzatzen duten enpresa-ingurunearen bilakaerari dagokionez. Hala ondorioztatzen da Bilboko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Itsasketa Ganberak egindako Koiuntura Ekonomikoari buruzko azken txostenetik. Txosten hori Lurraldeko enpresen artean egiten duen inkestan oinarritzen da, haien etorkizun hurbilerako aukerak eta konfiantza ezagutzeko. Zehazki, industria-enpresen %69k uste du 2024ko bigarren seihilekoan bere ekoizpen-bolumena [...]

2025-02-07T12:39:55+01:007 February, 2025|Enpresa, Ikasketak|

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute

Barrixe - Bizkaiko Berrikuntza Behatokiak - Bilboko Merkataritza Ganberaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena -, Babestu izeneko 2024 Jabetza Intelektualari buruzko azterlanak, Europako Patenteen eskaeren hazkundea islatzen du. Bizkaian 2023an 66 eskaera izatetik 69 izatera pasatu zen, hau da, % 4,5eko hazkundea; eta Euskadin, 179 eskaeretan geratu zen, hau da, % 6ko igoera. Bi kasuetan, [...]

2024-12-09T09:18:54+01:005 December, 2024|Berrikuntza|

Nazioartera zabaldu nahi dut, nondik hasiko naiz?

Nazioartekotze-estrategia bat abiaraztea lan konplexua da. Zure enpresak inoiz ez badio horrelako prozesu bati ekin, baliteke zalantzak izatea zer egin, norekin lan egin eta estrategia nola planteatu. Nazioartekotzeko urratsa emateko orduan laguntza izatea funtsezkoa da. Egoeraren diagnostikoa eta jarraitu beharreko ibilbidea izatea funtsezkoa da urrats honen hasiera berme guztiekin egin dadin. Eta prozesu hori % [...]

2025-03-03T16:22:12+01:0028 October, 2024|Nazioartekotzea|

Bizkaiko goi-mailako eta erdi-goi- mailako teknologiaren sektoreak euskal ekonomia osoaren balio erantsi gordinaren % 3,8 ekarpena egin zuen

Goi-mailako eta erdi-goi mailako teknologiaren (SAT) sektoreak oinarri teknologiko sendoa duten jarduerak hartzen ditu, bai industria-arlokoak, bai zerbitzuetakoak, eta, askotan, ezagutza azkar berritzea eskatzen dute. Hazkunde ekonomikoaren katalizatzailea izateaz gain, produktibitatea hobetzen duen rola dela eta, sektore horrek eragin nabarmena du gizarte-ongizatean. Bilboko Merkataritza Ganberak egindako azterketaren arabera, 2024ko abuztuan Eustatek argitaratutako azken datuetan oinarrituta [...]

2024-10-21T16:19:30+02:0021 October, 2024|Berrikuntza, Ikasketak|

Maila teknologiko handiko produktuen Bizkaiko esportazioak % 31,4 hazi ziren iaz

Berrikuntzaren eta teknologiaren aldeko apustua gaur-gaurkoa den une honetan, kanpoko merkatuetako portaera industriala aztertzean alderdi interesgarria da osagai teknologikoa, bai esportatutako produktuena, bai inportatutakoena. Ildo horretan, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Merkataritza Ganberak barrixe - Berrikuntzaren Behatokiaren bidez egindako Produktuen maila teknologikoaren araberako Kanpo Merkataritzari buruzko txostenak, Eustaten datuetan oinarrituta, adierazten du kanpo-merkatu teknologikoak, aztertzen [...]

2024-07-24T13:11:33+02:0024 July, 2024|Enpresa, Ikasketak|

Bizkaiak hazkundea bizkortu du, eta enpresek egonkortasuna erakusten dute jardueran, enpleguan, inbertsioetan eta salmentetan

Bilboko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Itsasketa Ganberak datu ekonomikoak aztertu ditu Bizkaiko erradiografia bat egiteko, eta Lurraldeko enpresen artean Industria Koiunturaren Inkesta egin du, enpresen errealitatearen diagnostikoa eta negozioetan eragina duten adierazle nagusien eboluzioari buruzko perspektibak zein diren jakiteko. Bi azterketa horien laburpena da Bizkaiak Estatu osoko azelerazio ekonomikoa partekatzen duela eta Lurraldeko enpresek egonkortasuna [...]

2024-07-17T13:27:20+02:0017 July, 2024|Enpresa, Ikasketak|

Ehun langile baino gutxiago dituzten Bizkaiko hamar enpresatik lauk ekimen berritzaileak garatu zituzten iaz

Bizkaiko enpresen %41,1ek aitortzen du jarduera berritzaileren bat egin izana 2023an. Hala islatzen du Norabidea 2024 azterlanak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Merkataritza Ganberak, Barrixe - Berrikuntza Behatokiaren bidez, Bizkaiko konpainien jarduera berritzailea aztertzeko egina. Txostenaren arabera, enpresa horien %53,3k aitortzen du azken lau urteetan jarduera berritzaileren bat egin izana, etengabe edo aldizka. Eta jarduera berritzaileak [...]

2024-06-18T13:24:26+02:0019 June, 2024|Berrikuntza|
Go to Top