Eraldaketa digitalari, AceleraPyme-ri eta zure enpresa digitalki eraldatzeko beste programa batzuei buruzko informazioa.
Bizkaiko enpresen %16,6k dagoeneko erabiltzen dute AA, eta %19,5ek teknologia horretan inbertituko dutela adierazten dute
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Merkataritza Ganberak parte hartzen duten barrixe – Bizkaiko Berrikuntzaren Behatokiak 2024an Bizkaiko enpresen Eraldaketa Digitalari buruz egindako azterketak aurreko urtean sumatu zen joera-aldaketa berresten du. Izan ere, orain arte enpresetan gehien erabiltzen zen teknologia aurreratua 3Dko simulazioarekin eta eredu birtualekin erlazionatutakoa bazen ere, 2024an Adimen Artifiziala da lehen postuan dagoena. [...]