Itsasmuseumek erakusketa gune berri bat aurkeztu du Bilboko Kontsulatuari eskainia
Lorea Bilbao, Itsasmuseumeko eta Euskal Museoko lehendakari, eta Euskara, Kultura eta Kirol saileko foru diputatuak, eta Jon Ruigómez, Itsasmuseumeko zuzendariak, Bilboko Kontsulatuari dedikatutako erakusketa-gune berria aurkeztu dute gaur goizean. 1511ko ekainaren 22an sortu zen erakunde aitzindari hori, nabigagarritasunari oso lotua, Bilboko itsasadarreko merkataritza-jarduera gero eta handiagoari erantzuteko. Bilboko Kontsulatua, hasieran Itsas Etxea eta Bilboko Kontratazio [...]