Irudi pertsonalari buruzko gaurkotasuneko informazioa. Gainera, kontsumitzaileari zuzendutako merkataritza- eta zerbitzu-establezimenduen lana laguntzeko, indartzeko eta optimizatzeko jardunbide, esperientzia eta marketin-estrategia onenei buruzko informazioa.
Bizkaiko irudi pertsonaleko enpresek profesionaltasunaren eta zerbitzu-kalitatearen aldeko apustua berritu dute
Bizkaiko hogeita bost ile-apaindegi eta estetika establezimenduk Irudi Pertsonaleko Arau Profesionala betetzen dutela egiaztatzen duen agiria berritu zuten astelehen honetan. Arau hori Estatuan aitzindaria da eta 2010ean egin zuten sektoreko elkarte profesionalek, BIPek (Bizkaiko Irudi Pertsonaleko Enpresen elkartea) eta IPBk (Bizkaiko Irudi Pertsonaleko elkartea), Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Ganberaren laguntzarekin. Ziurtagiriak emateko ekitaldian, José [...]