Juan Mari Aburto alkateak eta Xabier Ochandiano Ekonomiaren Garapen, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotziak harrera egin diote gaur Bilboko Merkataritza Ganberako Batzorde Exekutibo berriari, Jose Ignacio Zudaire presidentea buru duela. Bileran, Ganberako ordezkariek Bilboko eta Bizkaiko enpresen aldeko konpromisoa berretsi dute, eta egungo egoera ekonomikoaz duten ikuspegia azaldu dute. Bi aldeek, halaber, agerian utzi dute harreman estua dagoela, eta lankidetzan jarraitzeko interesa agertu dute.