Home/Autonomoak eta enpresak/Enpresa soluzioak/Nola ziurtatu bezeroak zure standean

NOLA ZIURTATU BEZEROAK ZURE STANDEAN

Azoka batean parte hartzea erabaki garrantzitsuenetako bat da industria-enpresa baten merkataritza-estrategian… baita garestienetakoa ere.

Cámarabilbaon azoka aldez aurretik itxita hasten lagunduko dizugu.

NOLA ZIURTATU BEZEROAK ZURE STANDEAN

Bilboko Merkataritza Ganberak esperientzia luzea du enpresen parte-hartzea antolatzen azoka industrialetan, bai nazionaletan (azpikontratazioa, Makina-Erremintaren Biurtekoa, MetalMadrid…), bai nazioartekoetan, hainbat sektoretan, hala nola aeroespazioan, trenbidean, oil & gasean, automobilgintzan, energia eolikoan, eguzki-energian, makinerian, uren tratamenduan eta medikuntzan…

Ezagutza handi horri esker, bertatik bertara ezagutu ahal izan ditugu horrelako inbertsio baten arrakastaren gakoak, besteak beste, azoka aldez aurretik ondo prestatu izana. Enpresa gutxi joaten dira aldez aurretik itxitako hitzorduen agenda ona duen azoka batera. Eta hori egiten dutenak garaile ateratzen dira.

Arrakasta zure azokak modu adimentsuan prestatuz hasten da

Azoka batean arrakasta izateko gakoa zure kontaktuak eta bilerak maximizatuko dituen prestakuntza estrategikoa da. Cámarabilbaon, azokak prestatzeko zerbitzu integrala eskaintzen dizugu, zure esperientzia ekitaldi horietan eraldatuko duena.

Azokak aldez aurretik prestatzeko zerbitzu paketizatu bat eskaintzen dugu, azokaren unean bilerak eta salmentak optimizatzeko. 3 hilabeteko iraupena duen gure estrategia digital industrial pertsonalizatuak (azoka hasi aurretik) honako hauek biltzen ditu:

  • Bezero potentzialak identifikatzea eta haiekin konektatzea.
  • Produktuaren eta markaren ikusgaitasuna handitzea.
  • Marketin digitaleko hainbat tresna aktibatzea eta optimizatzea.
  • Kontaktuen kudeaketa automatizatua CRM bidez.
  • Emaitzen neurketa, jarraipena, analisia eta reportinga.

Ziurtatu azokara zure nitxo merkatuan lan eginez joateko inbertsioa errentagarri bihurtzen duzula, zure enpresa azokan proaktiboa izan dadin, eta bileren agenda eraginkorra lortzen duzula, inbertsioaren itzulera bermatzeko.

Atera ahalik eta etekin handiena zure azokei!

ZERTAN DATZA?

Gure estrategia digital industrialak azoka baino hilabete batzuk lehenago lan egiteko aukera emango dizu, zure bezero potentzialak identifikatuz eta kualifikatuz, azokan zehar interesa duten bezeroekin programatutako topaketen agenda bat ixteari begira.