Markina-Ondarroa, Durangaldea, Arratia-Nerbioi eta Gernika-Bermeoko 37 enpresak jaso dute enpresa berritzailearen Hazinnova akreditazioa
2021eko edizioan 209 euskal enpresak parte hartu dute Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak, SPRIk eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak bultzatutako programa honetan.
Cámarabilbao
Hazinnova programari esker euren berrikuntza-proiektua arrakastaz ezarri duten Markina-Ondarroa, Durangaldea, Arratia-Nerbioi eta Gernika-Bermeoko hogeita hamazazpi enpresak enpresa berritzailearen ziurtagiria jaso dute, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren, SPRIren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eskutik. Ziurtagiria jaso duten enpresa horiek berrikuntza ez teknologikoko mikro-proiektuak ezarri dituzte beren erakundeetan merkatuan duten posizioa hobetzeko.
Ziurtagiriaren banaketa-ekitaldia gaur goizean egin da Zornotzako Zelaieta zentroko auditorioan, eta bertan izan dira Aitor Urzelai, SPRI taldeko zuzendari nagusia, eta Leire Bilbao, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia. Bizkaiko ekitaldi hau EAEko hainbat eskualdetan egiten ari diren bost topaketen parte da. Topaketa horietan, EAEko 209 enpresa txiki eta ertainek berrikuntzaren euskal ekosisteman sartzeko egindako ahalegina aitortuko da.
Cámarabilbao, berrikuntzako mikroproiektuak enpresa akreditatuekin batera ezartzeko prozesuan lagundu duen enpresa den aldetik, enpresa akreditatuei laguntzeko ekitaldira ere joan zen.
Ziurtagiri hau jaso duten Markina-Ondarroa, Durangaldea, Arratia-Nerbioi eta Gernika-Bermeoko ETEek 48 proiektu gauzatu dituzte Hazinnova programaren 2021eko deialdian. Proiektu horien bidez berrikuntzak lortu dituzte produktuan eta negozio-prozesuetan, fabrikazio, logistika, merkaturatze, administrazio edo finantzak bezalako arloetan.
Bestalde, urriaren 27an, Bizkaiko beste 74 enpresak, oraingoan Plentzia-Mungia, Gernika-Bermeo, Bilbo Handia y Enkarterrikoak, Hazinnova akreditazioa jasoko dute Bizkaiko Parke Teknologikoaren Auditorioan, Zamudion, egingo den ekitaldi batean.
Hauek dira Hazinnova ziurtagiria jaso duten Markina-Ondarroa, Durangaldea, Arratia-Nebrbioi eta Gernika-Bermeoko 37 enpresak:
Markina-Ondarroa
- CONSERVAS AGUIRREOA, S.A. (Ondarroa)
- HERMANOS ECHEVARRIA IDOETA, S.A. (Berriatua)
- HIGH IDENTITY BUILDINGS, S.L. (Ondarroa)
- MIBA S. COOP (Markina-Xemein)
- PESCADOS LLORENTE (Ondarroa)
Durangaldea
- AALBERTS SURFACE TECHNOLOGIES TEY (Atxondo)
- AGRIA HISPANIA, S.L. (Amorebieta-Etxano)
- AIRTALDE, S.L. (Berriz)
- AUXILIARES HIRUKOBAT S. L. (Berriz)
- AZPIARAN, S.L. (Zaldibar)
- CANTÁBRICO DIVERSIFICACIÓN S.L. (Amorebieta-Etxano)
- DARRAIT, S.L. (Berriz)
- GABOTEK MONTAJES INDUSTRIALES (Bedia)
- HIERROS SERVANDO FERNANDEZ, S.L. (Mallabia)
- INDUSTRIAS LORPA S.A. (Atxondo)
- INOXIBAR, S.L. (Berriz)
- JEREMÍAS ESPAÑA, S.A. (Iurreta)
- JEREMÍAS INGENIERÍA E INNOVACIÓN, S.L. (Iurreta)
- JEREMÍAS LOGISTIC SERVICES S.L. (Iurreta)
- MECANIZADOS ASTORKIA S.L. (Iurreta)
- PARRIAUNDI S.L. (Iurreta)
- POLYPAL STORAGE SYSTEMS, S.A. (Iurreta)
- SOLDADURA LAGUNAR (Ermua)
- TALLERES ASCA, S.L. (Abadiño)
- TALLERES IMAG S.A. (Ermua)
- TALLERES IRUDI, S.L. (Zaldibar)
- TALLERES UNAMUNZAGA S.A. (Abadiño)
Aarratia-Nerbioi
- ARBEGUI, S.A. (Artea)
- AUXILIAR DE SEÑALIZACIONES Y BALIZAMIENTOS S.L. (Ugao-Miraballes)
- COMECARAN, S.A. (Arantzazu)
- IKERTEK, S.L.(Igorre)
- SUNRISE MEDICAL, S.L. (Arrankudiaga)
Gernika-Bermeo
- EGOIN S.A. (Ea)
- ELECTROIMANES DE ACCIONAMIENTO NAFSA S.L. (Gernika-Lumo)
- LGK S.L. (Gernika-Lumo)
- PANADERÍA ZUBI ALDE S.L.L. (Gernika-Lumo)
- TRANSPORTES Y LOGÍSTICA CARMELO, S.L. (Gernika-Lumo)