Bizkaiko goi-mailako eta erdi-goi- mailako teknologiaren sektoreak euskal ekonomia osoaren balio erantsi gordinaren % 3,8 ekarpena egin zuen

Sektoreak 39.500 lanpostu inguru sortu zituen Lurralde Historikoan 2022an

sector alta media-alta tecnología Bizkaia

21 October, 2024|Kategoriak: Berrikuntza, Ikasketak|

Cámarabilbao

Goi-mailako eta erdi-goi mailako teknologiaren (SAT) sektoreak oinarri teknologiko sendoa duten jarduerak hartzen ditu, bai industria-arlokoak, bai zerbitzuetakoak, eta, askotan, ezagutza azkar berritzea eskatzen dute. Hazkunde ekonomikoaren katalizatzailea izateaz gain, produktibitatea hobetzen duen rola dela eta, sektore horrek eragin nabarmena du gizarte-ongizatean.

Bilboko Merkataritza Ganberak egindako azterketaren arabera, 2024ko abuztuan Eustatek argitaratutako azken datuetan oinarrituta eta 2022ari erreferentzia egiten diotenenak, ikusten da sektore horretako Bizkaiko enpresek 3.010 milioi euroko ekarpena egiten diotela balio erantsi gordinari (BEGd). Horrek esan nahi du Bizkaiak Euskal Autonomia Erkidegoko sektoreko BEGd osoaren % 41,4 ematen duela. Era berean, EAEko ekonomiaren balio erantsi gordinaren % 3,8 da.

Bizkaiko goi-teknologiako sektorearen magnitude nagusiak

Sektore horrek 39.418 lanpostu sortu zituen Bizkaian, Euskal Autonomia Erkidegoan zeuden 98.536 lanpostuetatik; eta jarduera horiek egin ziren enpresen kopurua 2.560 izan zen (EAE osoaren % 52.6), eta enpresa horiek 7.981 milioi euro fakturatu zituzten (24.979 EAE osoan).

Bestalde, sektore honek kanpoko ondasun-merkataritzan duen eragina ez da bereziki esanguratsua. Bizkaian, esportazioak 435 milioi eurokoak izan ziren (1.009,4 EAEn), eta inportazioak, berriz, 272 milioikoak (32.721,6 EAEn); Bizkaiko esportazio eta inportazio guztien % 3,2 eta % 3,0, hurrenez hurren.

Bizkaian sektore horretako I+Gko langileei dagokienez, azpimarratzekoa da 2022an 4.023 pertsona, hau da, % 67,5, I+Gko lanaldi osoko langileak zirela (LOL); EAEn, berriz, 11.076 pertsona, hau da, % 71,8. Bizkaian, 4.023 LOL pertsona horietatik, %34,1 emakumeak dira, eta datu hori EAEkoaren oso antzekoa da (%32,4).

Jarduera berritzailea goi- eta erdi-goi- teknologiako enpresetan

Goi-mailako eta erdi-goi -mailako teknologiako sektoreko enpresen % 10,1ek I+Gko jarduerak egiten ditu Bizkaian, eta EAEn, berriz, % 13,1ek. Ehuneko hori sektore guztietakoa baino askoz handiagoa da (% 1,1).

Produktu edo zerbitzuetan eta/edo prozesuetan berrikuntzak arrakastaz egin dituzten establezimenduen kopuruari dagokionez, I+Gn gertatzen den bezala, alde nabarmenak daude sektore guztien eta goi-mailako eta erdi-goi- mailako teknologiako sektoreen artean. Hala, Bizkaian, 2022an, sektore horretako establezimenduen % 37,8 eraberritzaileak izan ziren. Jauzia 10 langile edo gehiago dituzten enpresetan gertatu da, non ehuneko hori % 57,2ra iritsi baitzen.

Halaber, argi dago goi- eta erdi-goi- mailako teknologiako sektoreak gainerako sektoreek baino baliabide gehiago bideratu zituela I+G+Brako. Zehazki, Bizkaiko goi-mailako eta erdi-goi- mailako teknologiako enpresen berrikuntza-intentsitatea % 7,29koa da (EAEko handiena da, batez bestekoa % 6,29koa baita). Bizkaiko barne I+Gren kasuan, ratioa % 4,09koa da sektorearentzat, EAEn baino handiagoa, % 3,77koa baita.

Azkenik, Informazio- eta Komunikazio-teknologien (IKT) eta merkataritza elektronikoaren erabilera zabalduago daude sektore horretako enpresetan sektore guztietan baino. 2022an, sektore horretako establezimenduen % 53,6kmerkataritza elektronikoa’ egin zuten. Kopuru horiek EAEko enpresen oso antzekoak dira; izan ere, sektore horretako enpresen % 54,4k “merkataritza elektronikoa” egin zuten, eta sektore guztietan egin zutenen % 28,7k.

Goi- eta erdi-goi- teknologiako sektoreko negozio-zifra % 21,3 hazi da 2010etik

Denbora-ikuspegi zabalago batetik, 2010. urteaz geroztik, ikusten da sektore horrek etengabe handitu duela bere ekarpena. 2021ean hasi zen berreskuratzen, eta 2022an lortu zituen maximoak, bai negozio-zifrari dagokionez, bai balio erantsi gordinari dagokionez.

Sector de Tecnología Alta y Media Alta

Bizkaian, SAT sektoreko negozio-zifra 5.952 milioi eurotik gorakoa da 2010etik. Bere errekorra 2022an lortu du (7.981 milioi), hau da, % 21,3ko hazkundea izan du. Balio erantsi gordina, berriz, % 12,0 hazi da 2010etik 2022ra bitartean.

Bestalde, sektore horretako enpresa-kopurua % 9,9 hazi da 2010etik, 2022an 2.650 baitziren. Aldi berean, 2010-2022an, SAT enpresetan lan egiten duten pertsonen kopuru osoa 1.353 pertsonetan handitu da. Azterketa honen azken urtean, 39.418 langilek egin dute lan guztira, seriean gehienez ere, eta 2010ean baino % 3,5 gehiagok.

Related Posts