Bizkaiak patente-eskaerei eusten die 2021ean
Barrixe-Bizkaiko Berrikuntzaren Behatokiak aztertutako datuen arabera, erabilgarritasun-ereduen kopuruak gora egin du eta industria-diseinuaren eta marken ereduak behera.
Cámarabilbao
barrixe – Bizkaiko Berrikuntzaren Behatokiaren txostenak adierazten duenez, iaz Bizkaian patente nazionalen eskaerak mantendu egin dira; erabilgarritasun-ereduen eskaerak, berriz, pixka bat igo egin ziren, eta jaitsi egin dira industria-diseinuaren eta marken patenteak. Gainera, jabetza intelektuala babesteko metodoei buruz lortutako datuak ez dira iristen oraindik 2019an, pandemiaren aurretik, lortutako kopuruetara.
Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailaren eta Bilboko Ganberaren ekimen bateratua da Berrikuntzaren Behatokia. Haren txostena Espainiako Patente eta Marken Bulegoaren datuetan oinarrituta egin zen, eta, zehazki, 2021ean Bizkaian eta EAEn izan ziren babes intelektualerako lau eskaera moten bilakaera eta aurreko hiru urteekiko konparazioa egiten du.
Patente nazionalen eskaerei dagokienez, Bizkaiak 2020rako izandako portaera bera izan du, eta guztira 30 eskaera izan ditu. Euskadin, adierazle horrek behera egin du pixka bat, 67 eskatu baitziren, hau da, 3 gutxiago eta Estatuko patente guztien % 4,9.
Erabilgarritasun-ereduek gora egin dute, industria-diseinukoak eta marketakoak behera
Konparazioan, Bizkaian 56 erabilgarritasun-eredu eskatu direla ikus daiteke; iaz, berriz, 53. Euskadin ere kopuru bera igo da, 115 eskaera egin baitira, 2020an baino hiru gehiago. Datu horiekin, modalitate horretako Estatuan sortutako eskaeren %3,7 osatzen du Euskadik.
Diseinu industrialeko eskaerei dagokionez, Bizkaian 17 eskaera egin dira, 2020an baino bost gutxiago. Euskadiren zenbaketan beherakada nabari da: 32 eskaera izan dira, iaz baino lau gutxiago. Euskadik Estatuan industria-diseinurako egindako patente-eskaeren % 2,4 eman du.
Bestalde, Bizkaian behera egiten duen adierazlea marka nazionalak dira. Horietan Euskadiko eskaeren ia erdia erregistratu da, eta 956 eskaera egin dira, 2020an baino 38 gutxiago. Bestalde, EAEn, 2021ean, pixka bat gora egin zuen, eta 1.906 eskaeretara iritsi zen, 2020an baino 53 gehiago, hau da, Estatuko eskaeren % 3,6.
Covid-aren aurreko 2019arekiko konparazioari dagokionez, nabari daiteke Bizkaian oraindik berreskuratzerik ez dagoela, patenteen, erabilgarritasun-ereduen eta marken eskaerak jaitsi egin baitira. Diseinu industrialeko eskaerek bakarrik berdintzen dute adierazlea, eta 2019ko zifra bera lortzen dute, hau da, 17 eskaera. Antzeko zerbait gertatzen da EAEn, adierazle guztiak jaitsi egiten baitira.
Babes intelektualaren erabilgarritasuna
Enpresa-jarduerak, eta, batez ere, ekintzaileak, jabetu behar du ezen, gaur egun, ezagutza abantaila guztien iturri denean, bere alde babes-sistemak erabiltzea faktore erabakigarria dela, arrazoi hauengatik:
- Patenteek soilik sortzen dituzte titularraren aldeko eskubide esklusiboak, haiekin negoziatu ahal izateko; izan ere, gainera, berez balio ekonomikoa dute, kuantifikatu daitekeena.
- Hazi eta indartzeko orduan, pertsona ekintzaile batek ezin du bere gain hartu bere aktiboak ez babesteko arriskua, horrek bere lehiakideen aurrean babesik gabe uztea ekarriko bailuke.
- Ez dago ekintzailearen eskubideak bermatzen dituen aukerarik asmakizunak patenteen bidez ez babestea erabakitzen badu.
- Inbertitzaileek bermatuta izan behar dute ahalegin ekonomikoa eskatzen dien negozioaren esklusibotasuna.
- Patenteak funtsezko tresnak dira ETE bat nazioartekotzeko unean, beste herrialde batzuetako hornitzaile edo fabrikatzaile potentzialekin negoziatzeko beharrezko babesa ematen baitiote.
- Pertsona ekintzaileak bi modutan lor dezake patentearen zuzeneko errentagarritasuna. Lehena, interesgarriak diren herrialdeetan zuzenean ustiatuz. Bigarrena, patentea lizentziatu edo saltzea, urruntasunagatik ekintzailea erakartzen ez duten herrialdeetan.
- Inguruko enpresen patenteen jarraipena eta zaintza egiteak aukera ematen die ekintzaileei enpresen interes estrategiko eta komertzialak ezagutzeko.
Enpresa txiki eta ertainek bere Jabetza Intelektuala babesteko pausurik ez ematearen oztopoetako bat izan daiteke, barrixeren arabera, “horren berri ez izatea eta, bereziki, nola monetizatu ez jakitea, nahiz eta, beste azterketa batzuen arabera, jabetza intelektuala babesten duten ETEek diru-sarrera gehiago