Finantzei eta aseguruei buruzko ‘hackaton’ bat, pertsona ekintzaileak eta enpresak konektatzeko
Kutxabankek eta BBK Fundazioak Ekainaren 25etik 27ra ospatuko den ekitaldia bultzatzen dute.
Cámarabilbao
Ekainaren 25etik 27ra “Hack & Disrupt Fintech!” Izeneko ekimen bitxia egingo da Bilbon. Ekimen horren helburu nagusia pertsona ekintzaileak eta enpresak konektatzea da, finantzen eta aseguruen sektoreak digitalizazioaren bidez ‘berrasmatzea’ helburu hartuta.
BBF Fintech erakundeak antolatu du ekitaldia, finantzen eta teknologiaren arloan negozio berriak sortzea sustatzen duen erakundeak. Kutxabank eta BBK Fundazioaren partaidetza aktiboa ere badu.
Hainbat nazionalitatetako 100 ekintzailek baino gehiagok parte hartzea aurreikusten da, eta elkarrekin lan egingo dute enpresa laguntzaileek finantzei eta aseguru jasangarriei buruz planteatuko dizkieten erronkak konpontzeko. Prozesu horren ondoren, gutxienez bost ‘startup’ aukeratuko dituzte BBF Fintechen laguntza jasotzeko beren proiektuaren inkubazioan.
Kutxabankeko eta BBK-ko hainbat adituk ekintzaileen aholkulari gisa parte hartuko dute planteatutako erronkak konpontzeko prozesuan. Ildo horretan, erakundeek beren finantza- eta zerbitzu-produktuen katalogoan txertatu dituzten irtenbide digitalak elkarrekin sortzeko esperientzia eta ikuspegia emango dituzte. Horrez gain, Amaia Ayastuy Kutxabankeko Berrikuntza eta kanalen zuzendariak “jasangarritasuna finantzetan” mahai-inguruan parte hartuko du ekainaren 25ean, ostiralean. Bertan, Kutxabankek berrikuntzaren arloan egindako aurrerapenak aurkeztuko ditu, eta erakundeak finantza jasangarrien arloan egindako aurrerapenei buruz hitz egingo du.
Era berean, Kutxabankeko adituak epaimahaiko kide izango dira, eta epaimahai horrek hautatuko ditu saritutako taldeak proiektuaren hurrengo fasera igarotzeko, hots, talde ekintzaileak inkubatzeko programa batera. Programa amaitzeko, hirugarren fase bat egingo da, “Insurtech berrikuntza irekiko programa” izenekoa. Uda ostean hasiko da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko puntako bazkide teknologiko batek gutxienez bideragarri den produktu bat eraikitzea izango du helburu (MVP ingelesezko siglengatik).
Ekitaldiak formatu hibridoa izango du, aurrez aurreko zatia Bilbao Berrikuntza Faktorian izango da, eta birtuala plataforma teknologiko baten bidez. Plataforma horretatik, irekiera, itxiera eta aurkezpenak jarraitu ahal izango dira.