2023ko Familia Enpresa zikloak 15 jardunaldi, tailer eta hitzaldi izango ditu guztira
Gobernua, estrategia eta kudeaketa, talentuaren aldeko apustuak eta finantzaketa-iturri alternatiboak dira zikloan landuko diren gaietako batzuk.
Cámarabilbao
Guztira 15 jarduera izango dira 2023ko jardunaldien zikloa osatuko dutenak, Cámarabilbaok, CEBEKek eta Euskal Herriko Unibertsitateko Familia Enpresen Katedrak, Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzarekin, familia-enpresentzat. Jardueren egutegia otsailaren 7an hasi zen, UPV/EHUk antolatutako lehenengo hitzaldiarekin, eta 2023. urte osoan zehar luzatuko da ekimena bultzatzen duten hiru erakundeen egoitzetan.
Guztira zazpi jardunaldi, tailer bat eta zazpi hitzaldi izango dira jardueren egutegia osatzen dutenak. Hitzaldi guztiak UPV/EHUren Bilboko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Gradu Aretoan izango dira. Tailerrak, bestalde, Bilboko Merkataritza Ganberaren eta CEBEKen egoitzetan antolatuko dira.
Familia Enpresari zuzendutako jarduera zikloa “Familia sendotuz, negozioa indartuz” lelopean antolatzen da aurten. Cámarabilbao, CEBEK eta UPV/EHUko Familia Enpresen Katedra jakitun dira Familia Enpresek ekonomian eta gure gizartean duten garrantziaz, eta enpresa horiei laguntzeko beharraz, lehiakortasuna eta iraunkortasuna areagotzen laguntzeko. Horregatik guztiagatik, funtsezkotzat jotzen dute Bizkaiko Familia Enpresen kolektibo osoarekiko konpromiso irmoari eustea.
Familia-enpresaren erronkei heltzea
Guztira lau dira ziklo honen barruan Cámarabilbaok antolatzen dituen jarduerak. Gobernua, estrategia eta kudeaketa, talentuaren aldeko apustuak eta finantzaketa-iturri alternatiboak dira ziklo honetan landuko diren gaietako batzuk.
Belaunaldien ondorengotzarekin edo erreleboarekin lotutako erronkez gain, lehia-inguruneek gero eta gaitasun, trebetasun eta kudeaketa-sistema hobeak eskatzen dizkiete familia-enpresen kudeatzaileei. Apirilaren 26an “ETE familiarrentzako kudeaketa-sistema aurreratuak” jardunaldia egingo da, familia-enpresako jabeei eta zuzendariei zuzenduta, kudeaketa-teknikak ezagutzeko, aurreratzeko, egokitzeko eta kudeaketa aurreratua egiteko irizpideekin.
Inflazioaren ondorioz egun dagoen kreditu-egoera konplexua eta, ondorioz, bankuen interes-tasaren igoera kontuan hartuta, bereziki garrantzitsua da beste finantza-bide alternatibo batzuk aztertzea eta ezagutzea. Horregatik guztiagatik, ekainaren 8an “Banku-finantzaketaren ordezko finantzaketa-iturriak familia-enpresarentzat” izeneko jardunaldia egingo da. Gaur egungo egoera ikusita, ezagutza hori kritikoa da enpresen emaitza onari hainbeste eragiten dion inflazioaren ordezko irtenbide gisa.
Merkatuen digitalizazioaren eta globalizazioaren testuinguru berriak are konplexutasun handiagoa gehitzen du. Testuinguru horiek enpresa guztiei berdin eragiten ez badiete ere, ingurune lehiakor berriak ETE familiarren profesionalizazio handiagoa eskatzen du erabakiak hartzeko prozesuetan. Errealitate berri horri aurre egiteko prestatze aldera, uztailaren 4an “Gobernua eta estrategia ETE familiarretan, eraldaketaren garaian” jardunaldia egingo da.
Azkenik, “Talentuaren aldeko apustua egitea, bide saihestezina familia-enpresan” jardunaldiak plan bat diseinatzeari ekingo dio urriaren 3an, modu praktiko eta bideragarrian, pertsonak eta talentua leku egokietan izateko eta Enpresaren Estrategia lortzeko gai izango den Pertsonen Plan bat izateko.
Jarduera egutegia
- Otsailak 7: Ziurgabetasunarekin bizitzeko beharra. Aukeraz beteriko mundua
- Martxoak 1: Emakumeen rola familia-enpresen gobernu- eta zuzendaritza-organoetan
- Martxoak 15: Iraunkortasuna, familia-enpresen lehiakortasunerako estrategia gisa
- Martxoak 15: Familia-enpresako gatazken prebentzioa
- Martxoak 22: Garapen profesionaleko esperientziak familia-holding batean
- Apirilak 19: ETEetan enpresa-ondorengotzako prozesu baterako alternatibak. Ikuspegi estrategikoa eta fiskala
- Apirilak 25: Gobernu korporatiboa familia-enpresan. Administratzaileen eskubideak eta betebeharrak
- Apirilak 26: ETE familiarrentzako kudeaketa-sistema aurreratuak
- Maiatzak 10: Familia Kontseilua: belaunaldiz belaunaldi jarraitzeko gakoa
- Maiatzak 23: Familia-protokoloa eta ondorengotza familia-enpresan
- Ekainak 8: Banku-finantzaketaren ordezko finantzaketa-iturriak familia-enpresarentzat
- Uztailak 4: Gobernua eta estrategia ETE familiarretan, eraldaketaren garaian
- Irailak 21: Nola bultzatu belaunaldien arteko komunikazioa eta bizikidetza familia-enpresan
- Urriak 3: Talentuaren aldeko apustua egitea, bide saihestezina familia-enpresan
- Azaroak 8: Pertsona fisikoen eta familia-enpresen itxiera fiskala planifikatzen
“Familia sendotuz, negozioa indartuz” zikloaren barruan Cámarabilbaok antolatzen dituen jardueren egutegi osoa kontsulta dezakezu, eta jarduera horietan erabat doan izena eman, hemen sartuz.