Familia Enpresaren etorkizuna bultzatzeko jarduera ziklo berria abian da
15 jarduera diseinatu dituzte ‘Familia-enpresaren etorkizuna ezagutuz’ izenburupean, enpresa-mota hauentzat interes berezia duten alderdiak landuko dituzte.

Ezkerretik eskubira: Arantza Ibarra, Bizkaiko Foru Aldundiko Talentua eta Kultura Ekintzailea sustatzeko atalburua; Luis Siles, Bilboko Merkataritza Ganberako Arbitraje Gorteko idazkaria eta Aholkularitza Juridikoko zuzendaria; Nieves Gamiz, CEBEKeko Proiektu Berrien Garapeneko zuzendaria, eta Txomin Iturralde, EHUko Familia Enpresen Katedrako zuzendaria.
Cámarabilbao
Bilboko Merkataritza Ganberak, CEBEKek eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak – Familia Enpresen Katedraren bidez -, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, Bizkaiko Familia Enpresei zuzendutako jarduera-ziklo berri bat antolatu dute, haien lehiakortasuna handitzen eta jasangarritasuna bermatzen laguntzeko.
Horretarako, 15 jarduera diseinatu dituzte ‘Familia-enpresaren etorkizuna ezagutuz’ izenburupean. Jarduera horietan enpresa-mota horrentzat interes berezia duten alderdiak landuko dira, Lurraldeko sare sozioekonomikoaren funtsezko zatia baita. Hala, jardunaldi, hitzaldi eta tailerrek gai hauek izango dituzte ardatz: gobernantza, jabetza, kudeaketa, berrikuntza, digitalizazioa, fiskalitatea eta enpresaren eta familiaren arteko kontziliazioa, besteak beste.
Inaugurazio instituzionala martxoaren 12an egin zen, Bilboko Merkataritza Ganberaren egoitzan, eta bertan izan ziren Bizkaiko Foru Aldundiko Talentua eta Kultura Ekintzailea sustatzeko atalburua, Arantza Ibarra; CEBEKeko Proiektu Berrien Garapeneko zuzendaria, Nieves Gamiz; EHUko Familia Enpresen Katedrako zuzendaria, Txomin Iturralde; eta Bilboko Merkataritza Ganberako Arbitraje Gorteko idazkaria eta Aholkularitza Juridikoko zuzendaria, Luis Siles.
Aurkezpenaren ondoren, ‘Familia-Enpresaren Estrategiaren eta Gobernuaren oinarrizko alderdiak’ jardunaldia egin zen. Bertan, OTEIC Taldeko Lege eta Familia Enpresa Arloko arduradun Maider Barahonaren eskutik, gaur egungo erronkak aztertu zituen lehiakortasunean, dimentsioan, berrikuntzan, gobernu profesionalean, ondorengotzan eta, azken finean, Familia Enpresaren jarraipenerako giltzarrietan, baita familia-harremanari buruzko erabaki garrantzitsuenak definitu eta adosteko espazio eta irizpide egokiak ere.
Bizkaiko familia-enpresei zuzendutako hurrengo jardunaldiak hauek izango dira: ‘Belaunaldi gazteen integrazioa familia-enpresan’ (apirilaren 9an, CEBEK); ‘Familia-akziodunak: haien eskubideak eta betebeharrak ulertzea, partekatzen duten proiektuaren mesedetan’ (maiatzaren 20an, Bilboko Ganbera); eta ‘Nola egin erabilgarri gobernu organoak familia-enpresa familiarretan’ (ekainaren 10ean, CEBEK).
Udako etenaldiaren ondoren, ‘Berrikuntza eta eraldaketa digitala familia-enpresan’ (irailaren 10ean, CEBEK); ‘Familia-enpresan bezero berriak lortzea: edonoren eskura dauden marketin digitaleko estrategiak’ (urriaren 15ean, Bilboko Ganbera); eta ‘Pertsona fisikoen eta familia enpresen itxiera fiskala planifikatzen’ (azaroaren 6an, CEBEK) jardunaldiak. Urteari amaiera emango dio ‘Familia enpresaren etorkizuna: saldu, bat egin edo bazkide bat bilatu?’ jardunaldiak (abenduak 16, Bilboko Ganbera).
Aldi berean, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateak ‘Enpresa eta familia, elkarrekin bizi diren bi errealitate arau desberdinekin. Nola indartu haien abantailak eta murriztu arriskuak plangintza egoki baten bidez?’ (martxoak 04); ‘Familia-enpresetako ondorengotza prozesua ikuspegi estrategiko eta fiskaletik’ (martxoak 18); ‘Familia-Enpresaren gobernu korporatiboa. Administratzaileen eskubide eta betebeharrak’ (apirilak 10); ‘Familia-enpresan belaunaldiak konektatzea. Gatazkak gainditu eta talentua sustatu’ (apirilak 29); eta ‘Nola balora dezaket nire enpresa. Abantailak eta desabantailak’ (maiatzak 8) izeneko hitzaldiak hartuko ditu.
Aurretik, ‘Egungo ziurgabetasun ingurunean enpresa-proiektuak sortzea’ hitzaldia eta ‘‘Nola sustatu espiritu ekintzailea familia-enpresetan’ hitzaldia izan dira.