Familia Enpresarentzako jarduera-ziklo berri bat Cámarabilbaon

2022an egingo den Familia Enpresentzako jarduera-zikloak Bizkaia osoko Familia Enpresen sarearen antolaketa, egitura eta merkataritza hobetzeko 17 jarduera biltzen ditu

Jornada 8 de marzo - Empresa familiar segunda generación

De izquierda a derecha: Txomin I

8 March, 2022|Kategoriak: Familia enpresa|

Cámarabilbao

Astearte honetan, martxoak 8, Cámarabilbaok 2022 honetan zehar Familia Enpresei eskainitako zikloaren barruan antolatuko duen lehenengo jarduera antolatu zuen. Jardunaldia, ‘Bigarren belaunaldiko familia-enpresak: anai-arrebak edo bazkideak’ izenekoa, Familia Enpresen edo Familia Anitzen sortzaileei zuzenduta egon da.

Vacieroren Familia Arloko bazkidea den Mario de Gandarillasen eskutik, jardunaldi honetan, familia-gatazkak behar bezala kudeatzeko eta konpontzeko negoziazio-teknika eta -tresna nagusietako batzuk azalduko dira ikuspegi teoriko-praktikoarekin, bai eta bigarren belaunaldiko kideen arteko unitatea eta ulermena hausten duten oztopo eta zailtasun nagusiak nola identifikatu ere, eta, besteak beste, honako gai hauek jorratuko dira: familiak anai-arreben arteko harremanetan duen eragina, familia enpresaburuen arteko bitartekaritza, eta bigarren belaunaldiko Familia Enpresetan ohikoenak diren erakunde-moten sendotasun eta ahuleziak.

17 jarduera 2022. urtean

Familia Enpresarekin duten konpromisoarekin jarraituz, Bilboko Ganberak, CEBEKek eta UPV-EHUk, Familia Enpresaren Katedraren bidez, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, aurten ere Bizkaiko Familia Enpresei laguntzea xedea duen jardueren zikloa antolatu dute, haien lehiakortasuna eta iraunkortasuna areagotzeko.

2022an egingo den Familia Enpresentzako jarduera-zikloak Bizkaia osoko Familia Enpresen sarearen antolaketa, egitura eta merkataritza hobetzeko 17 jarduera biltzen ditu jardunaldi, tailer eta hitzaldien artean. Jarduera horietan jorratuko diren gaiek enpresa-kudeaketaren eta Familia Enpresaren berezitasunen hainbat alderdi landuko dituzte, hala nola ondorengotza, enpresaren barruko rolak, digitalizazioa, ekintzailetza, profesionalizazioa, gobernantza edo kudeaketa ekonomikoa.

Familia Enpresa Bizkaian

Familia Enpresak ekonomiaren eta gizartearen aktibo nagusietako bat dira, eta Bizkaiko gizarte- eta enpresa-sareari erabat lotutako aberastasuna eta enplegua sortzen dutenak. Enpresa-antolaketa mota hau oso errotuta dago Foru Lurraldean, Bizkaiko enpresa-sarearen %84 baino gehiago eta Lurraldeko enpleguaren %40 baino gehiago hartuz,Euskal Ganberetako Familia Enpresen ForoakUPV-EHUren Familia Katedrarekin batera eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin egindako Bizkaiko Familia Enpresaren Erradiografia 2019-2020 txostenaren datuen arabera.

Familia Enpresen berezitasunak indar nabariak ematen dizkie lehiakideen aurrean, hala nola konpromiso eta dedikazio handia, familia-balioen eta enpresa-kulturaren identitatea, epe luzeko jarraitutasuna eta ikuspegia, ezagutzak eta balioak denboran zehar transmititzea, erabakiak hartzeko azkartasuna eta bizkortasuna, mozkinen berrinbertsio handiagoa eta enpresaren erantzukizun sozial handiagoa. Era berean, ezaugarri horiek direla eta, Familia Enpresak berezko mehatxuen eraginpean daude, hala nola ondorengotza-arazoak edo familiaren eta enpresaren kultura eta interesak nahasteko arriskua.

Cámarabilbaok “Familia-enpresa, gure ekonomiaren oinarria” zikloaren barruan antolatzen dituen jardueren egutegi osoa kontsulta dezakezu, eta bertan izena eman, doan, hemen sartuta.

Related Posts