Kutxabankek Iker Arteagabeitia izendatu du finantza-zuzendari

Arteagabeitia Kutxabankeko kide da 2009tik, eta orain arte Kudeaketa Kontrolaz arduratzen zen.

Kutxabank Iker Arteagabeitia

15 July, 2021|Kategoriak: Enpresa|

Cámarabilbao

Kutxabanken Administrazio Batzordeak, Izendapenen Batzordeak proposatuta, Iker Arteagabeitia Erakundeko finantza-zuzendari hautatu du. Arteagabeitia José Ramón Blázquez-en ordez sartzen da. Blázquez-ek, orain arte finantza-zuzendari izandakoak, aurre-erretiroa hartu du.

Arteagabeitia-k Kutxabank ondo ezagutzen du.  2009az geroztik Erakundeko lankidea da, eta Taldeko finantzen erregulazioko eta ekonomia kontroleko arduradun izan da, arriskuaren kontrol orokorrekoa eta 2014. urteaz geroztik Kudeaketa Kontrolaren alorreko arduraduna.

Iker Arteagabeitia Deustuko Unibertsitatean Enpresen Zuzendaritzan eta Administrazioan lizentziaduna da, eta Zuzendaritza Aplikatuko Masterra. Bi graduondoko ditu, Alcalako Unibertsitatean Auditoretzan eta Kontabilitatean Espezializatua da, eta Arriskuaren Profesionalen Erakunde Orokorrean Finantza Arriskuaren Zuzendaritzako titulua du.

Iker Arteagabeitiak duela 20 hasi zuen bere ibilbide profesionala Deloitte etxean, ipar-isuriko finantza-erakundeen Arriskuen Zerbitzuko arduradun zela. Auditoretzako zigilu honetan Prezioen eta Errentagarritasunaren Zuzendaritzako kudeatzailea izan zen, beste zenbait ardurarekin batera. Kontuen Auditoreen Errejistro Ofizialeko eta Espainiako Kontuen Zinpeko Azterlarien Errejistroko kidea da.

Related Posts