Maila teknologiko handiko produktuen Bizkaiko esportazioak % 10,8 igo ziren 2022an
Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Merkataritza Ganberaren arteko ekimen bateratua den barrixeren Kanpo Merkataritzari buruzko txostenak adierazten du maila teknologikoko produktuak euskal esportazioen % 51,9 direla
Cámarabilbao
Berrikuntzaren eta teknologiaren aldeko apustua gaurkotasunekoa den une honetan, kanpoko merkatuetan industria-portaera aztertzeko alderdi interesgarri bat osagai teknologikoa da, bai esportatutako produktuena, bai inportatutakoena. Alde horretatik, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Merkataritza Ganberak, barrixe – Berrikuntzaren Behatokiaren bidez eta Eustaten datuetan oinarrituta, produktuen maila teknologikoaren arabera egindako Kanpo Merkataritzari buruzko Txostenak adierazten du kanpoko merkatu teknologikoak, aztertzen diren adierazle gehienetan, ordurako berreskuratu dituela pandemia-aurreko mailak.
Hala, 2022an, Bizkaiak zein EAEk beste errekor bat lortu zuten kanpo-merkataritzari buruzko datuetan. Zehazki, Bizkaia % 35,2 hazi zen esportazioetan, eta inportazioetan, berriz, % 49,1. Ondorioz, portaera on hori barrixeren txosten honetan aztertutako datuetan ere islatzen da.
Kanpo-merkataritzari buruzko azken txostenaren emaitza nagusiak hauek dira:
- Bizkaiak maila teknologiko altuko produktuak esportatu zituen 2022an, 366 milioi euroren truke, 2021ean baino % 10,8 gehiago. Esportazioen barruan, produktu horiek dira berriro ere gutxien hazi direnak aurreko urtearekin alderatuta. Aldiz, maila baxuko produktuen esportazioak dira gehien hazi direnak (% 43,5), eta nabarmen gainditu dituzte 2019ko datuak. Esportazioetan gehien hazi den produktu-mota koke- eta fintze-produktuak dira (maila teknologiko ertain-baxukoak); 2021ean % 24,3 izatetik 2022an % 38,2 izatera igaro dira, 2018ko datuak ere gaindituz.
- Maila teknologiko altuko produktuen inportazioak 303,9 milioikoak izan ziren 2022an. Hirugarren urtez jarraian egiten dute atzera, eta % 6,7 egiten dute 2021ekiko; 2019ko mailatik oso urrun geratzen dira, 397 milioi eurora iritsi baitziren. Inportazioei dagokienez, esportazioekin gertatzen den bezala, maila teknologiko baxuko produktuak dira gehien hazi direnak, % 40,9, 2021ekin alderatuta. Kautxuzko eta plastikozko produktuak, metalezkoak ez diren beste produktu mineral batzuen fabrikazioa eta metalurgiakoak (maila teknologiko ertain-baxukoak) hazi dira gehien: 2021ean % 58,1 izatetik 2022an % 64,8 izatera pasatu dira.
- Talde ezberdinek Bizkaiko kanpo-merkataritzan duten pisuari buruzko datuek ia ez dute aldaketarik izan azken bost urteetan, eta maila teknologiko ertain-baxuko produktuak dira pisu handiena dutenak, bai esportazioetan (% 58,3), bai inportazioetan (% 46,9). Bizkaian maila teknologiko altuko edo ertain-altuko produktuen esportazioei dagokienez, behera egin dute, eta 2021ean % 34,3 izatetik 2022an % 26,6 izatera pasatu dira. Aldiz, horrelako produktuen inportazioak igo egin dira, eta 2021ean % 37,5 izatetik 2022an % 39,7 izatera pasatu dira.
- Maila teknologiko altuko produktuen esportazioen % 13,3k eta % 11,6k Erresuma Batura eta AEBetara egiten dute, hurrenez hurren. Datu horiek nabarmen jaitsi dira 2021ekoekin alderatuta, AEBetara % 22,7 eta Erresuma Batura % 18,8 zirenean.
- Maila altuko produktu teknologikoen kanpo-erosketen hornitzaile nagusia Txina da oraindik ere, baina bi urtean inportatutako produktu guztien % 39,2 biltzetik % 6,8 bakarrik izatera pasatu da (59.451 milioi). Urrutitik jarraitzen dio Alemaniak, eta hortik inportatzen dira produktu mota horien % 3,9.
Aipamen berezia egin behar zaie Txinatik inportatutako farmazia-produktuei, nabarmen handitzen baitira, urtetik urtera % 189ko aldaketa izaten baitute. 2018arekin alderatuz gero, hazkundea % 364koa da.
- Produktuen arabera, kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa, metalezkoak ez diren beste produktu mineral batzuen fabrikazioa eta metalurgia (maila teknologiko ertain-baxua) dira merkataritza-jarduera handiena dutenak. Esportazioen % 28,6 eta inportazio guztien % 29,6 dira.
Maila altuko teknologiako produktuen artean, farmazia-produktuen esportazioetan 12,1 puntuko igoera nabarmendu behar da, eta % 17,7koa da produktu horien esportazio guztien aldean. Bestalde, horrelako produktuen inportazioak gutxitu egin dira, eta 2021ean % 12,1 izatetik 2022an % 9,0 izatera pasatu dira. Hala, botiken Bizkaiko merkataritza-balantza irauli egin zen, saldo positibo bat markatzeko. Eraikuntza aeronautiko eta espazialarekin lotutako produktuen esportazioak ere egin du gora, baina gutxiago, 2,9 puntu; produktu informatiko, elektroniko eta optikoen esportazioak, berriz, jaitsi egin dira (2,6 puntu).
- Euskadin, maila teknologiko altuko esportazioen lurralde-bilakaera % 16,5 hazi da 2022an, eta inportazioen kasuan, % 26,3. Lurraldeka, Gipuzkoak izan du portaera onena maila teknologiko altuko esportazioei dagokienez, % 24,3ra iritsi baitzen; Bizkaia da gutxien igotzen den lurraldea, eta % 10,8an geratu da. Maila teknologiko altuko produktuen Bizkaiko esportazioak EAEkoen % 51,8 dira, eta inportazioak % 35,2. Bi datu horiek behera egin dute aurreko urtearekin alderatuta: 2,7 puntu esportazioetan eta 6,5 inportazioetan.
Informazio gehiago: barrixe – Berrikuntzaren Behatokia. Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera – 2022