Estatu Batuak, aukeren herrialdea Bizkaiko enpresentzat

Bizkaia‐Estatu Batuak XI. Enpresa‐Foroak Bizkaiko Batasunetik kanpoko bazkide nagusian negozioak egiteko gakoak aztertuko ditu

XI Foro Empresarial Bizkaia-Estados Unidos

10 November, 2021|Kategoriak: Nazioartekotzea|

Cámarabilbao

Datorren azaroaren 18an, Cámarabilbaoren Kontsulatu Aretoak Bizkaia‐Estatu Batuak XI. Enpresa Foroa hartuko du. Topaketa honen helburua enpresak nazioarteko bihurtzeko lankidetzan aritzea da, baita enpresek Batasunetik kanpoko Bizkaiko merkataritza‐bazkide nagusia den Estatu Batuetan dituzten aukerak eta abaguneak aztertzea eta sinergiak eta negozioak egiteko posibilitateak esploratzea ere.

Aurrez aurreko topaketa, Bilboko Merkataritza Ganberak Spain-U.S. Chamber of Commercerekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera antolatua, 9:15etik 12:30era izango da, eta hainbat adituk merkataritza‐harremanetarako alderdi garrantzitsuak aztertuko dituzte saio ezberdinetan, hala nola Estatu Batuetako ekonomiaren aurreikuspenak, bertan ezarrita dauden Bizkaiko enpresen esperientzia, Estatu Batuetan negozioak egiteko giltzarri legalak eta fiskalak eta Biden administrazioaren lehen urtea.

Bizkaitik Estatu Batuetara esportatzearen errealitatearen azterketa

Bizkaia-Estatu Batuak XI. Enpresa Forora enpresa-egoera ezagutzen duten eta nazioartekotzearen gaian esperientzia duten ahots baimenduak joango dira. Inaugurazio‐saioan parte hartuko dute Bilboko Merkataritza Ganberako presidentea José Ángel Corres Abásolok; Spain‐U.S. Chamber of Commerceko Administrazio Batzordeko presidentea eta 2009 eta 2013 bitartean Estatu Batuetako enbaxadorea Alan D. Solomontek; eta Bizkaiko Sustapen Ekonomikoko foru‐ diputatua Ainara Basurko Urkirik.

Ondoren, CaixaBankeko Plangintza Estrategikoaren eta Azterlanen Arloko Ekonomialari Buruak eta Kanpo Merkataritzako Negozio Zuzendariak, Clàudia Canalsek eta Julio de la Pazek, Estatu Batuetarako aurreikuspen ekonomikoak aztertuko dituzte. Bestalde, Du Ponteko Chief Procurement Officer Miguel González, Idomeko Estatu Batuetarako eta Kanadarako Negozio Garapeneko Zuzendaria Mikel Etxeberria, eta Ingeteameko Chief Executive Officer-a Adolfo Rebollo, ‘Estatu Batuak, aukeren herria’ gaiari buruz arituko dira, Camárabilbaoko Nazioartekotze Saileko Arantza San Salvador del Valle moderatzailea izango dutela.

Jarraian, Estatu Batuetako Enbaxadako Merkataritza Agregatua Linda Carusok Estatu Batuakk inbertsio‐ helmuga gisa dituen abantailak azalduko ditu; eta Dunning Rievmaneko Bazkidea Brian Dunningek eta Cuatrecasasko Finantza eta Zerga Zuzenbideko Bazkidea Isabel Fanok Estatu Batuetan negozioak egin nahi dituen enpresaburuarentzako agertokia eta jarraibideak azalduko dituzte, lege‐ eta zerga‐ikuspegitik.

Amaitzeko, Elkano Errege Institutuko Ikertzaile Nagusia Carlota García Encinak, eta Spain‐U.S. Chamber of Commerceko Administrazio Batzordeko presidentea eta 2009 eta 2013 bitartean Estatu Batuetako enbaxadorea Alan D. Solomontek, Biden administrazioaren lehen urtea aztertuko dute, Etxe Zuriko azpiegitura‐plan berria eta agenda klimatikoa bereziki azpimarratuta.

Izena eman azaroaren 18an Cámarabilbaon egingo den Bizkaiko eta Estatu Batuetako XI. Enpresa Foroan parte hartzeko..

Related Posts