EUS-COMMERCE
CÁMARABILBAOk zure saltokiaren eraldaketa digitala errazten du eus-COMMERCE programaren bidez.
TXIKIZKAKO MERKATARITZARAKO EUS-COMMERCE PROGRAMA
Zure negozioaren digitalizazio-maila edozein dela ere, Eraldaketa Digitala garatzeko irtenbide berriak ezartzen laguntzen dizugu, baita lehendik dituzunak hobetzen ere.
Eus-COMMERCE PROGRAMAREN ONURADUNA
- Tresna digitalen erabilera ikertu edo hobetu
- Bultza zaitez eta jaso aholkularitza
- Eskuratu irtenbide pertsonalizatuak zure digitalizazio-mailaren arabera
- Etengabeko laguntza eta aholkularitza du zure estrategia digitalak garatzeko
- Kalitatea eta bezeroarentzako arreta-zerbitzua hobetzea
NORENTZAT
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan 64., 65. edo 66. epigrafeetan alta emanda dauden Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako saltokiak, saltzeko/jendeari arreta emateko espazio fisikoa dutenak.
- Euskal Autonomia Erkidegoko zerbitzu pertsonalak ematera bideratutako saltokiak, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda daudenak 971, 972, 973.1, 973.3 eta 975 epigrafeetan, jendeari arreta emateko gune fisiko batekin.
- Euskal Autonomia Erkidegoko konponketa-tailerrak, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda 691.2 epigrafean, saltzeko/jendeari arreta emateko gune fisiko batekin.
ESKATUTAKO DOKUMENTAZIOA
Izena emateko eskabide-orria, behar bezala beteta
Bilboko Ganberak txikizkako merkataritza dela egiaztatu ezin izan duen kasuetan soilik eskatuko zaio IAEn lehen aipatutako epigrafeetan alta emanda dagoela egiaztatzen duen agiria.