Home/Jasangarritasuna/Administrazio eta Iraunkortasun Kontseiluak: arriskuen kudeaketa lidergotik
Loading Ekitaldiak
ekitaldia hau dagoeneko gertatu da.

Administrazio eta Iraunkortasun Kontseiluak: arriskuen kudeaketa lidergotik

Administrazio Kontseiluek eta Goi Zuzendaritzak, ESG alderdien kudeaketaren arduradun nagusiak diren aldetik, gobernu onaren gomendioetan ezartzen den bezala, rol estrategikoa hartu behar dute alderdi horien ikuspegian, monitorizazioan eta kontrolean. Jardunaldi honetan, hartu behar duten zereginari eta horri heltzeko moduari buruzko gakoak eta ildo orokorrak aurkituko dituzu.

Programa

9:30 Ongietorria
Nora Sarasola, BBK Gizarte Ekintzaren zuzendaria.

9:35 Administrazio eta Iraunkortasun Kontseiluak: arriskuen kudeaketa lidergotik
Marta Areizaga, Asocimi Kontseilaria, Tubacex Fundazioko Patroia, CEO eta Firstlehen-en Fundatzaileak moderatutako mahai-ingurua.

Hauek osatzen dute:
– José Luis Fernández, Universidad Pontificia Comillas ICAI-ICADEko Etika Ekonomiko eta Enpresarialeko Katedrako zuzendaria eta ICADEko Kontseilari Independenteen Programako zuzendaria.
– Marieta del Rivero, Cellnex-eko kontseilari independentea eta Ordainsari eta Iraunkortasun Batzordeko presidentea, Gestamp-eko IK eta Iraunkortasun Batzordeko kidea eta Onivia Telecom-eko presidentea.
– Belén Fontanals, abokatua eta compliance officer. Gaur egun, full time doktoregaia da Nafarroako Unibertsitatean, Erakundeen Gobernu eta Kultura Programan. Kargu horrekin batera, Garrigues Ikasketa Zentroko Corporate Compliance programako irakaslea da, IECOMeko (Instituto Estudios de Compliance) prestakuntza-saioetan txostengile, eta Gobernu Korporatiboko irakaslea Nafarroako Unibertsitateko Erakundeetan Pertsonak Zuzentzeko Masterrean.
– Ramón Gómez de Olea, Country Manager – Russell Reynolds Associatesen zuzendari nagusia Espainiarako (Madril eta Bartzelona) 2014tik eta 2021etik Russell Reynoldsen Batzorde Exekutiboko kidea da maila globalean. CEO/Gobernu Korporatiboko praktika globaletako eta lidergo eta ondorengotzako aholkularitza-zerbitzuetako kidea da.

10:50 Galderen txanda

11:00 Itxiera
Mikel Arieta-araunabeña, Bilboko Merkataritza Ganberako idazkari nagusia.

11:00 Kafea

BBK ESG Hub Camarabilbao

Go to Top