Mintegi birtuala, euskal enpresak Arabiar Emirerri Batuetako eta Qatarko errealitate ekonomikora eta aukera-sektoreetara hurbiltzeko. Arabiar Emirerri Batuetarako eta Qatarrerako Misio Komertziala dela eta antolatutako jardunaldia, azaroaren 12tik 16ra Cámarabilbaok antolatua, Basque Trade and Investment eta Eusko Ganberak-en laguntzarekin.
Arabiar Emirerriak, hub komertzial eta logistiko garrantzitsua eskualdearentzat, sektore estrategikoen dibertsifikazioan fokua duen eta negozio-aukera berriak eskaintzen dituen herrialdea da. Qatar, bere aldetik, herrialde txikia da, baina munduko per capita BPG handienetako bat du, ekonomia oso irekia du eta kanpotik datozen produktuei muga-zerga eta oztopo tekniko gutxi dizkie.
Norentzat
Eskualdean sartzeko interesa duten euskal enpresen merkataritzako eta/edo esportazioko arduradunak.
Programa
- Ongietorria eta aurkezpena.
Nora Goitia Zugazaga, Bilboko Merkataritza Ganberaren Nazioarteko Saila
- Aukera komertzialak Arabiar Emirerri Batuetan eta Qatarren.Boris Ritter, Sesam Connect enpresako zuzendari kudeatzailea eta eskualdeko BasqueTradeko aholkularia. Derek MacFarlaine, Negozio Garapeneko zuzendaria Sesam Connect.
- Herrialdearen egoera.
- Aukera-sektoreak. Healthcare eta Cleantech sektoreetan tokiko enpresen esperientzia partekatzeko aukera izango dugu.
- Healthcare: Mazin Gadir doktorea, IQVIA Middle East & Afrikako Osasun eta Berrikuntza Digitaleko zuzendaria.
- Cleantech: Mohamed Bin Rashid Al Maktoum Solar Park Eguzki Parkea.
- Solasaldia/Eskaerak eta galderak.
- Arabiar Emirerri Batuetarako eta Qatarrerako Merkataritza Misioari buruzko informazioa.
Webinarra ingelesez egingo da.