Familia-enpresetan sarritan zalantzak edo desadostasunak sortzen dira belaunaldi berriak enpresan sartzeko moduari dagokionez. Gazteen integrazio-eredua, haien prestakuntza enpresariala edo enpresako zuzendaritzan familiako kide ez diren langileengan izan dezakeen eragina maiz eztabaida iturri izaten dira familian. Kasu askotan, horrek tentsioak sortzen ditu, familia-harmonia arriskuan jartzen du eta negozioaren etorkizuneko ikuspegian eta estrategian adostasunak lortzea zailtzen du.
Programa
- Belaunaldi berrien integrazio-ereduak familia-enpresan. Ondorengotza-planekin lotura.
- Familiako kide berriak enpresan sartzeko prestaketa.
- Gazteen itxaropenen kudeaketa familia-enpresan parte hartzean:
- Etorkizuneko akziodun arduratsuaren rola: beharrezko informazioa, prestakuntza eta itxaropenen kudeaketa.
- Etorkizuneko kontseilariaren rola: erantzukizunak eta beharrezko prestakuntza.
- Etorkizuneko zuzendaritza-profesionalaren rola negozioaren kudeaketan: integrazio-mailak eta -moduak, prestakuntza-planak eta familien arteko profesionalizazioaren eragina.
- Belaunaldi berriak familiaz kanpoko langileekin integratzeko baldintza egokiak sortzea.
- Familia-enpresaren balioak belaunaldi berriei transmititzeko estrategiak.
Helburuak
Belaunaldi berrien integraziorako eredu eta aukerak aztertzea, haien potentzialaren ebaluazioa egitea, prestakuntza eta gaitasunen garapena sustatzea, eta enpresaren Kudeaketa, Gobernu eta Jabetza arloetan profesionalizazioa, jarraikortasuna eta negozioaren biziraupena bermatzen dituzten funtsezko faktoreak identifikatzea. Gainera, familia-harmonia mantentzeko beharrezko elementuak aztertuko dira.
Nori zuzendua
Familia-Enpresa edo Enpresa Multifamiliarren sortzaileei, baita Familia Enpresariako kide diren eta Gobernu eta Kudeaketa Organoetako kide diren edo izango diren pertsonei ere.