Home/Enpresak/COVIDak kaltetutako Enpresak Birkapitalizatzeko Funtsaren aurkezpena
Loading Ekitaldiak
ekitaldia hau dagoeneko gertatu da.

COVIDak kaltetutako Enpresak Birkapitalizatzeko Funtsaren aurkezpena

COFIDES enpresak kudeatutako 1.000 milioi euroko funtsaren helburua zailtasunak dituzten enpresa ertainen kaudimena babestea da, enplegua eta ekoizpen-sarea suntsi ez daitezen estatu eta eskualde mailan.

Jose Luis Curbelo, COFIDESeko presidenteak, pandemiaren eragina jasan duten tamaina ertaineko enpresek negozioan normaltasuna berreskuratzeko behar duten finantziazioa nola eskura dezaketen azalduko du.

Egitaraua

9:30 Bienvenida

José Ángel Corres, Cámarabilbaoko presidentea.

9:35 COVIDak kaltetutako Enpresak Birkapitalizatzeko Funtsa

José Luis Curbelo, COFIDESeko presidentea.

10:00 Galderetarako txanda.

10:15 Jardunaldiaren amaiera.

José Ángel Corres, Cámarabilbaoko presidentea.

Zer da COFIDES?

COFIDES Estatuaren funtsak, baliabide propioak eta hirugarren erakudeenak kudeatzen dituen kapital mistoko Estatuko merkataritza-sozietate bat da. Politika publikoko hainbat orientabiderekin jarduten du: Espainiako ekonomiaren nazioartekotzea, garapen ekonomikoaren sustapena eta Covid-19k kaltetutako enpresen kaudimena indartzea.

COFIDESek,Covid-19ak kaltetutako Enpresak Birkapitalizatzeko Funtsaren kudeaketaren arduradun gisa, enpresek merkatuan finantzaketa lortzeko duten zailtasuna konpontzen lagunduko du.

Nolakoa da funtsa? Nori zuzentzen da?

1.000 milioi euroko inbertsio-funtsa da, zailtasunak dituzten enpresa ertainen kaudimenari laguntzea du helburu, enplegua eta ekoizpen-sarea suntsi ez daitezen estatu eta eskualde mailan.

Tamaina ertaineko enpresei zuzenduta dago (15 eta 400 milioi arteko fakturazioa), aldez aurretik bideragarritasun-arazorik izan ez badute ere, Covid-19ren krisiak eragin badie eta epe ertain eta luzera negozio-plan bideragarri bat izaten jarraitzen badute.

Funtsak eskatu ahal izango dituzte egoitza soziala eta lantoki nagusiak Espainian dituzten enpresa ez-finantzarioek. Negozio-plan bat aurkeztu beharko dute, etorkizuneko bideragarritasuna eta zorpetze-egitura jasangarria frogatzeko. Era berean, ezingo dute laguntza eskatu hartzekodunen konkurtsoan dauden edo hartzekodunen konkurtsoan sartzea eskatu duten enpresek.

Izena-eman

Jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak erabiliko ditugula zure eskaera ezapidetzeko eta intereseko merkataritza-komunikazioen bidalketa kudeatzeko. Cámarabilbaok 10 urtez gordeko ditu datu horiek, baja eskatzen ez duen bitartean. Eskatutako zerbitzuekin zerikusia duten erakunde laguntzaileei laga ahal izango zaizkie. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, mugatzeko, ezabatzeko, transferitzeko eta aurka egiteko eskubideak erabiltzeko: lopd@camarabilbao.com. Erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan.
Go to Top